2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

Alene

 NOGEN

Alene

Melodia eta lelo itsaskorrak dira Nøgen taldearen bizkarrezurra. Hiru kantaz osatutako EP fresko batekin estreinatu zen, euskarazko eta ingelesezko doinuak nahastuz eta ukelele, gitarra, baxu, bateria eta ahots ezberdinekin jokatuz. Geroztik beste bi disko argitaratu ditu.





Ez naz makurtuko GATIBU

Gatibu Ez naz makurtuko


Hamazortzi urteko geldialdirik gabeko bidean, arnasa sakon hartu eta erabaki garrantzitsuak hartzeko ordua dela erabaki zuen Gatibuk Azken Indioak disko berria ondu aurretik. 360 graduko hausnarketa egin du taldeak, atzera, alboetara eta aurrera begira. Azken indioak garela diote. Egia ote? Gatibuk musikaren katebegitik begiratzen dio munduari, rock and rollaren katebegitik zuzentzen zaio musikari, kulturaren katebegitik dagio kuku etorkizunari, euskararen katebegitik kantatzen die bere herrikideei. Zerk kezkatzen gaitu? Zer aldatu gura dugu? Ba, goazen, mugi gaitezen, alda dezagun, iraultzak alaia izan behar du, pozak eragin ditzala malkoak. Pentsatu, dantzatu, sentitu, dantzatu, mugitu, dantzatu, ez egon geldi, askatu beldurretatik. Azken Indioak diskoko zazpi kanta berrietan prozesu hori islatu gura izan dute gatibutarrek. Gogoetak dakarren ekintza, hausnarketak eragindako erreakzioa. Pausua eman zuten aurreko diskoan, salto egin dute oraingoan, atlantikoa zeharkatzerainokoa. AEBetako Texasen, Sonichranch estudioetan grabatu dute Azken Indioak, Santi Garcia (Standstill, Nueva Vulcano, Delorean, La M.O.D.A., The New Raemon, The Unfinised Sympathy…) ekoizlearekin eskuz esku. Etxeko babesetik urruneko ziurgabetasunera egin dute salto eta salbu itzuli dira, bizi, indartsu.

Gatibu Bizkaiko Gernika-Lumo herrian 2000. urtean sortutako euskal rock taldea da eta laukote bezala egin du gaur arte argitaratutako zazpi disko eta zuzeneko bat. Bere lehendabiziko abestietatik argi eta garbi antzeman daiteke taldea euskal kulturako lerro musikal hedatuenetarikoa izateko jaioa izan dela. Hamabost urte pasatxoko bizitzan bere lanen joera soinu naturalago, gozoago eta irekiago baten bilaketan bideratu duela azpimarra daiteke, estudioko emaitzak nabarmenki hobetuz eta edozein jarrera abangoardistetatik urruti mantenduz.

Bere musika-estiloa bizkaitar euskalkian abesturiko rock koloretsua da oinarrian, melodiaz betea eta bizia. Konplexu artistikoetatik ihesi egindako musika zabala, rock-aren indarra pop-aren doinuarekin bustiz sortzen dena gehi adiskidetasuna eta emozio edo gogo-aldarteak ardatz dituen egunerokotasun gaiei buruz idatzirik dagoena. Baina enborra rock-a eta pop-a izan arren, hortik irteten diren adarrek ematen dituzten hostoak ere ureztatzen ditu; folk, country eta disko/funky erritmo dantzagarridun batzuk ere modu natural osoz atxikitzen dira errepertorio guztian zehar. Musikari leihoak zabaltzen dizkion estiloa uztartzen du, taldea momentu oro haize berriz kutsatu dezan.

Hogei urte hauetan ehundaka kontzertu eman izan ditu taldeak Euskal Herriko zazpi kantoietan zehar, aretoak eta plazak leporaino beteaz. 2006an Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen edizioan presente egon zen, besteak beste, Ben Harper & The Innocent Criminals, The Cult, The Cardigans eta Lori Meyers bezalako taldeentzat atariko lanak eginez. 2014an adibidez EHZ jaialdian Ska-P eta Pendulum talde entzutetsuekin agertokia partekatzeko beta izan zuen. Espainia aldetik Madrid, Barcelona, València, A Coruña eta Xixón bezalako hirietara eginak ditu irteera bakan batzuk, hala nola, London, Belfast, Paris, NYC, San Francisco, Los Angeles, Washington eta Mexico DF hirietara atzerriko ateraldiak kontutan izaten baditugu.

Gatiburekin kolaboratu duten musikari bertutetsuenen artean «Robe» Iniesta (Extremoduro), «Fito» Cabrales (Platero y Tú, Fito & Fitipaldis), Iñaki «Uoho» Anton (Platero y Tú, Extremoduro), Luis Camino (21 Japonesas, Mecano, Abya Yala), Gino Pavone (Presuntos Implicados, Rosana, Pedro Guerra, José Luis Perales) eta José Alberto Batiz (Akelarre, Tapia eta Leturia Band, Fito & Fitipaldis) aipatu genitzake, denak sobera ezagunak Euskal Herriko eta Espainiako musika esparruan egindako ekarpenengatik.

EITB Euskal Irrati Telebistak hirutan saritu du taldearen egite ona: 2003an kantu onenaren Gaztea saria emanez eta 2009an kantu eta disko onenaren Gaztea sari bikoitzarekin golardatuz. Bestalde, gutxiago ez den This Is Rock aldizkari espezializatuak bere 105. alean aipamen berezia egin zion «Zazpi Kantoietan» diskoari.


 

2021(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea

 

Sutondoko Kantuak - ZETAK

Zetak Pello Reparazek 2019ko azaroaren 18an sorturiko 

euskal musika pop-elektronikoko taldea da.

 Hain zuzen, Vendetta (2007-2018) musika taldea desegin 

ondoren sortu zuen musika talde hau.[1]



Zetak

 

AKELARRETAN

Akelarrean abestia, zetakek atera du 2020 abenduaren 4ean. Zetaka taldea Pello Reparaz, 

Leire Colmo, Iban Larraberu 

eta Gorka Patorek osatzen dute. Iada abesti horrek 190.966 

ikustaldi ditu heorrek esan nahi du abesti oso arrakastatxua

 izan zela. Zetakeko abesti ezagunenak: Errepidean, zeñen

 ederra izango den, Hegan,Hitzeman… Zetak taldea 2019 

 sortu zen eta bertan egiten duten musika mota elektronikoa da.

 

ZETAK


 

Zetak Pello Reparazek 2019ko azaroaren 18an sorturiko euskal musika pop-elektronikoko taldea da. Hain zuzen, Vendetta (2007-2018) musika taldea desegin ondoren sortu zuen musika talde hau.

Taldekideak

 Pello Reparaz   

Leire Colomo

Iban Larreburu

Gorka PastorInformazio gehigarria

Jatorria: Arbizu, Nafarroa Garaia Musika mota: musika elektroniko

Sagarra

 

ZETAK, SAGARRA

 5 urterekin musikan trebatzen hasi zen eta 8an tronboi jotzaile gisa trebatzen hasi zen. Zuzendaritza 13 urte zituela igo zen lehenengo aldiz ere. Hainbat proiektutan parte hartuta 17 urterekin Vendetta taldea sortu zuen  lau kiderekin eta hamabi urte geroago ZETAK  aurkeztu zuen. Harrezkero 600 kontzertu baino gehiago eskaini ditu estatu osoan, Suitzan, Alemanian, Txilen, Argentinan, Uruguai, Peru, Turkia eta Sahara bezalako herrialdeetan. 

 
 
 

 
 
 
 


 
 
 
 

                                                              Eñaut elorrieta

1997ko urrian Ertzaintzak atxilotu zuen, ETA erakundearekin ustezko lankidetza leporatuta. Zehazki, 'Katu' komandoari ibilgailuak ematea leporatu zioten. Furgoneta, Ford Transit, Bilboko Guggenheim museoaren aurkako erasoan erabili zuten. Azkenean, kargurik gabe askatu zuten. Antza denez, ez zen furgonetaren erabilera zein zen jakitun.

E.T.S DATUAK: Jatorria Ekora, Araba ( Euskal Herria) Musika mota Ska Punk Urteak 2005 – gaur TALDEKIDEAK: Iñigo Etxe, Rubén Campi, Floren Nuela, Jabier Lucas, Rubén Terreros. En Tol Sarmiento Ekoran (Arabako Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez.. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi gitarra, Iñigo eta Kanpi eta bateria atzean Floren. Dena den, Kanpik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean, aldi berean, abesti propioak konposatzen hasi zirelarik.

Egingo dugu eztanda




 En Tol Sarmiento ere ezaguna ETS izkiekin, taldekideak: Iñigo Etxe, Rubén Campi, Floren Nuela, Jabier Lucas eta Rubén Terreros, kanta Egingo dugu eztanda deitzen da eta duela hiru aste atera zuten

 HITZEMAN

 


Pello Reparaz (ZETAK) musikariak “Hitzeman” bideoa aurkeztu du Youtubeko bere kanalean eta zaleekin zuzenean ere hitz egingo du.

“Hitzeman” lanean, hitza emateko kontzeptuaren gaineko kontakizuna eratu dute ZETAK eta Oques Grasses taldeek, bertsoak euskaraz eta katalanez uztartuta.

Abestiak entzuleari zuzenean galdetzen dio: «Guzti honen ondoren zer egingo duzu gehiagotan? Familiarekin denbora gehiago pasa? Zure buruarekin? Lagunekin?”, zioen Pello Reparazek sare sozialetan.

Abesti berria bideo eta guzti dator, eta bideo hori jarraitzaileek ZETAKi bidali dizkioten piezekin osatu dute. Bideoa ostirala 13an argitaratu zuten, eta Pello Reparazek berak parte hartuko zuen estreinaldian, ZETAK taldearen Youtube kanalean, bideoari buruz eta “Hitzeman” kontzeptuari buruz zuzenean eta denbora errealean hitz egin zuten zaleekin.


 

HITZEMAN


Pello Reparaz 2019. urtean sortutako taldea da. 2018.

 urtean bukatu zenean Vendeta grupo berri hau 

sortu zuen Pellok. Talde honek euskal musika elektrikoa jotzen du.

Abesti hau 2020ko Azaroan atera zen. Euskeran

 eta katalanez abestuta dago. Zetak & OQUES GRASSES 


ekin parte hartu du kanta honetan.




APATIA

APATIA


Skakeitan taldeak garapen handia izan du 2008an sortu zenetik. Rocka eta ska uztartuz ezaguna egin zen plaza, jaigune eta gaztetxe askotan. Baina gerora taldea hazi eta arriskatzea erabaki zuten: hala, gai izan dira elektronika eta rocka beste modu batean ulertuta beraien musika bestelako koordenadatara eramaten.


EGINGO DUGU EZTANDA:





Abesti hau En Tol Sarmientoren azken abestia da. 2020/12/18an

argitaratu zuten abestia. Rock generokoa da,

eta egingo dugu eztanda albumarena da. Abesti honekin batera kontzertuak

egingo dituzte Euskal Herriko leku ezberdinetan. 


 

 


UDABERRIA

(Iker Lauroba)

Udaberria da Iker Laurobaren azken diskoa.

 Lau urtarotako disko-bildumako hirugarren lana da. 

Udazkena eta Negua ditu aurretik.'

Abesti hauek osatzen dute: Udaberria, 

Gerra eta Bakea, Irla txiki bat, Astiro, Akrobaziak, Gladys,

 Hain lurrun, Kaleidoskopio, Biluzten, Gauerdia da.

2020(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

                                     LUMAK HUNTZA

 

               






Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldekideak ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz. 
 
 


 

 

2020(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Danel


 

EGAN ZETAK



Zetak Pello reparazek2019. urtearen hasieran sorturiko musika elektroniko taldea da. Hain zuzen, 2018. urtearen bukaeran Vendettamusika taldea desegin ondoren sortu zuen proiektu hau.


Zetak Pello reparazek2019. urtearen hasieran sorturiko musika elektroniko taldea da. Hain zuzen, 2018.

urtearen bukaeran Vendettamusika taldea desegin ondoren sortu zuen proiektu hau.

2020(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

AUKERA BERRIAK

 AUKERA BERRIAK


En Tol Sarmiento (E.T.S.)  Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean.18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen; bi kitarrista, Iñigo Etxezarreta eta Ruben Campinun, eta baterian Floren Diaz. Dena den, Kampik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi ziren, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean. Hilabete gutxien ostean, taldea abesti propioak konposatzen hasi zen.

2006 eta 2007 urteren artean Arabar Errioxan kontzertuak ematen hasi ziren, Bujo tronpeta-jolea ezagutu arte. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: ska estiloa. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen Vendimia Seleccionada, sei abestiz osatutako maketa-diskoa.

2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Rubén Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen.

2012. urtean “Hacia la Luna” diskoa grabatu zuten Logroñoko Sonovision Rock Lab estudioetan, Dan Diez-en eskutik. Taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin hasi zen lanean eta aldi berean, E.T.S.-ren abestiak Euskal Herri osotik hasi ziren entzuten. Beste alde batetik, kontzertu asko hasi ziren jotzen Arabar Errioxatik  kanpo, zuzeneko indartsu eta alaitsu bat eskainiz.

Bi urte geroago, 2014. urtean, Zure Mundua izeneko hirugarren lana grabatu zuten Usurbilgo Higain Estudioetan, Haritz Harreguyren eskutik. Taldea izena hartu eta jarraitzaile kopurua handituz joan zen.

Hurrengo urtean, 2015ean, Gasteizen ospatutako baina Oiongo San Bizente ikastolak antolatutako Araba Euskaraz egunerako abestia E.T.S.-k konposatu zuen. Urte berean, taldeak Beldurrik ez laugarren lana grabatu zuen SonidoXXI estudioan (Galar , Nafarroa), Javi San Martinen eskutik. Disko motzagoa, soilik euskaraz eta rockeroagoa. Durangoko Azokan aurkeztu eta lehenengo 10 salduenen artean sartu zen.

Bi urteetako bira eskaini ostean, 2017an Ametsetan lana argitaratzen du taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin. Proiektu honek bi atal izango ditu. Alde batetik, 2017ko Gasteizko jaietan 10.000 pertsonen aurrean grabatutako zuzeneko disko bat eta DVDa.  Bestetik, taldearen bizitza azaltzen duen 55 minutuko dokumentala. Beraz, Ametsetan lanarekin, ETSk bere 12 urteko historiaren errepasoa egingo du. Taldeak puntu eta jarrai bat iragarri zuen erronka musikal berrietan murgiltzeko asmoz.

Urte bat beranduago, E.T.S.-k 2019ko Herri Urratseko kantua konposatu zuen. Taldea Pello Reparaz produktorearekin lanean hasi zen.

2019ko abenduan En Tol Sarmientok bere seigarren lana aurkezten du, Aukera Berriak (Baga-Biga). Lan honekin taldeak bi urte lehenago iragarritako aldaketa gauzatuko du.

Aukera berriak lan serioa, exigentea, modernoa eta heldua da. Aurrekoekin konparatuz salto kualitatibo bat nabaritzen da, izan ere, produktore batekin lantzen duten lehenengo diskoa da. Hori dela eta, bai musikan, bai letran, detailerik txikiena ezin hobeto zainduta egoteaz gain, taldea estilo berriak probatzera ausartu egin da.

Gaur egun, taldea bere azken lana aurkezten ari da eta Euskal Herrian jarraitzaile gehien mugitzen duen taldeetariko bat bilakatu da.

2020(e)ko azaroaren 3(a), asteartea


REGGAEN HEGAN (AGUR)

Abesti hau vendetta taldeak abesten du, 2016an kaleratu zuten abestia eta bother albumarena da. Abesti hau taldearen azken bideo klipa izan zen, Agur esateko erabili zuten abesti hau. Hauek dira taldekideak:

- Ruben Antón
- Enrikko Vibrato
- Javier Etxeberria
- Pello Reparaz
- Luisillo Kalandraka

 




Izaro Andres Zelaieta edo Izaro (Mallabia, Bizkaia, 1993ko abenduaren 31)

 kantaria da. 



2014an hasi zen tabernetan abesten. Oriol Flores bateria jotzailea ezagutu zuenean

 talde bat eratzea erabaki zuten. Horretarako Oriolek Iker Lauroba, Ane Bastida eta

  Julen Barandiaran ekarri zituen. 2016an Om diskoa plazaratu zuen, crowdfunding 

 kanpaina bat egin ostean. Izarok berak sortu zituen hitz guztiak eta musika. Abesti

 gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du.[2][3]

2017an hainbat kolaborazio ere egin zituen, hala Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika

  abestian,[4] nola Gatibu taldearen Aske maitte bideoklipean ere. Gaztea irratian ere

 kolaboratzen hasi zen, B aldea programan astelehen gauero nazioarteko musika 

aztertzen du, saio bakoitzean herrialde batetako kantariak ezagutaraziz.[5]

Durangoko Azokarako Hankapuntetan I lan laburra kaleratu zuen,[6] berak

dioenez kanta "arraroen" bilduma bat. Iker Lauroba izan zuen alboan gitarra


 eta piano jole. Mikel Urdangarinek Errefuxiatuak kantan kolaborazio bat ere egin zuen.


Ez naz makurtuko

 

Ez naz makurtuko




Gatibu taldeak ‘Azken indioak’ diskoan atera zuen ‘Ez naz damutuko’ abestiaren bideoklipa eman du argitara.

Gatibu Gernika-Lumo aldeko (Bizkaia) rock estiloko musika talde bat da, 2000ko udan sortua. Mendebaleko euskaran abesten dute; Busturialdeko euskalkian, zehazki. Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, zazpi disko kaleratu dituzte. Abeslari nagusia Alex Sardui da.

Gatibu taldea 2000. urte inguruan sortu zuten Alex Sardui abeslariak eta Haimar Arejita gitarristak. Biek Sarduiren Txulufrina eta arrosa  herri kantuen diskoan bat egin zuten, eta elkarlan horretatik sortu zen talde bat eratzeko proiektua. Beste bi musikarirekin osatu zuten laukotea: Mikel Caballero (baxua) eta Gaizka Salazar (bateria).


 


  ETS AURKITU GENITUEN


Euskal Herriko ska-rock musikako talde bat da, reggae eta punk-rock doinuak ere sartzen 

dituena. 

Arabako Ekora herrian sortu zen, 2005ean. Estudioko lehengo lana Vendimia Seleccionada 

 (2008) grabatu arte, ez zuten benetako bidea aurkitu haize instrumentuekin. 

Aurkitu genituen kanta aukeratu dut. Kanta 2018ko otsailaren 14ean argitaratu zen.

 

SEXUAREKIN BAT


Sexuarekin bat, En Tol Sarmientoren (ETS) 

abestia da ahala ere abesti horretan Pello 

Reparazek laguntzen du abeslari moduan. 

ETS, Araba Errioxan sortu zen 2005. urtean. 

5 mutilek osatzen dute; Iñigo Etxezarreta, Ruben 

Campi,Floren Nuela, Jvier Lucas, Ruben Terreros. 

Beraien musika estilo mota SKA eta PUKA da. 

Sexuarekin bat abestia 2018-ko  martxoaren 14an

 atera zen eta festaz festa abesti hau jotzen joan dira,

 ETSren abesti hoek arrakasta handia izan zuen eta 

Euskal Herriko abesti ezagunenetariko bat ere izan zen. 

Hrai ETS taldea absti lasaiagoak ateratzen hari dira 

baina ahala ere ETS oso talde famatua da Euskal Herrian.