2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea




Zetak musika taldeak 'Zeinen ederra izango den' abesti berria aurkeztu du





Zetak musika taldeak 'Zeinen ederra izango den' abestia aurkeztu berri du. Itxialdia zail zamarra izaten hasia da euskaldun askorentzat. Hortaz, itxialdia eramangarriago egiteko helburuarekin, musika banda nafarrak itxaropenaren aldeko ereserki bat plazaratu du. Hala, taldearen zaleek musika bandari bidalitako 9.433 bideoekin bideoklip bat egitea otu zaie.
Berrogeialdiaren ondoren kalera irtetea zein zoragarria izango den azaltzen du abestiak. Ikus-etzunezkoan itxialdiaren ondorioz gozatu ezin ditzakegun gauzak ageri dira, hala nola, bidaiak, mendiak, lagunak, eguzkia, besarkadak, barreak, haizea edota muxuak. Bideo deiei esker, senide zein lagunen arteko loturak nagusitu dira alde batetik itxialdian, baina bizitzak eskaintzen dituen gainerako gauzak bertan behera geratu dira.


 KORONABIRUSA



Kaxixa izeneko talde batek “ koronabirusa” izeneko abestia atera du. 
Aia Perez izeneko neska bat egin du, Irundarra. 

Toki Alai eskolan ikasten dut, lehenengo mailan,
baina orain faltan botatzen ditut lagunak.
Aitak eta biok egin ditugun bi abesti aurkeztu nahi dizkizuet.
Hitzak eta musika nik asmatu ditut eta aitak musika tresnak jo ditu
eta grabaketa egin du, gero denon artean bideoak grabatu ditugu.
Gustatuko zaizuela espero dut eta garai zail honetan zuen
bihotzak alaitzea. Dena ondo aterako da!
Aia P. Irunen 2020 ko apirilaren zazpian.
Mezu horrekin utzi digu abestia Aiak. 

Bere gurasoen laguntzaz bideoklipa egin eta pieza
honekin hartu du parte "Etxean geratuko naiz" lehiaketan.

Nire ustez ez da kalitate handiko abesti bat,
baina ume hain txiki batek egiteko oso oso ondo dago.
Oso kreatiboa da. Pasatzen hari garen gertakera honekin
aurrera jarraitzen animatzen digu. Oso polita da.

NAROA PINGARRON




Maddalen Arzallus eta Iñaki Gurrutxagak”Etxean gaudenoi” jarritako bertsoak.


Maddalen Arzallus eta Iñaki Gurrutxagak “etxean gaudenoi”
bertso hauek egin dituzte.Itxialdia zaila egiten ari da
euskaldunon askorentzat.
Itxialdia eramankorrago egiteko helburuarekin,bi bertsolari
hauek,konfinamenduari buruzko bertso batzuk egin dituzte.

Koarentenan zer gauzak egin ditzazkegun,eta
zer egin ez ditzazkegun azaltzen dizkigute bertso hauen bitartez.
Ezin dugu baloiarekin jolastu,lagunak besarkatu,kalera atera.
Ospitalean daudenak,etxerik gabe daudenak
ez daudela hobeto ere aipatzen dute.
Etxean gauden bitartean,aprobetxatu lasai egoteko
eta bertan dauden pertsonekin gozatzeko.

OIHAN MENDILUZE




SKAKEITAN & LAGUNAK - EZPAINETAN ODOLA 







Skakeitan taldeak iada bazuen abestia egina eta igota,
baina konfinamentuan berriro egin dute bakoitzak bere etxetik, eta
jende gehiago elkartu dituzte: Pello Reparaz (Zetak), Izaro Andres ,
Eider eta Markel (Nøgen) , Aiora (Zea Mays) , Ane (Sua) , Sara Zozaya, Xabi Bandini ,
Gary (Dupla) Juanjo (Ezpalak) eta Gartxot (Madeleine, Grises). 

AIALA SUSPERREGI

Queen + Adam Lambert - 'You Are The Champions' (New Lockdown version! Recorded on mobile phones!)




You are the champions

Queen taldearen “We are the champions” famatuaren moldaketa
Adam Lambert-ekin batera, lehen fila lanean ari diren pertsona guztiei zuzendua.

IGONE ETXABE

Nueva Era - Eutsiko Dut



ALAIN DE LOS MOZOS


‘En Tol Sarmiento’ musika taldeak 'Logela Honetan' abesti berria aurkeztu du!




‘En Tol Sarmiento’ musika taldeak 'Logela Honetan' abesti berria aurkeztu du!
Itxialdi honetan, musika talde askok abestiam aterazen ari dira, haien musikaz disfrutatzeko
. Eta adibidez, En Tol Sarmiento, edo ere hobe ezagututa ETS
,  taldeak abesti polit bt atera du, Logela ‘Honetan izenekoa’
. Abestia erreferentzia egiten du, Koronavirusarengatik pasatzen ari garen situazioa.
Abestiaren versio akustikoa da,
bideo-kliparekin egin dute. Baina bideo-klipa etxean egin dute. 

Jende asko gogoak ditu kontzertuetan entzutea baina
urte hontan seguruenik ez direla kontzertuak egingo.

IRATI CINTERO



ESKERRIK ASKO!

Martxo arraroa, desberdina agurtu berri dugu: ia egun batetik bestera
ikastetxeak itxi, haurrak etxean, lan egiteari halabeharrez utzi behar izan dionak,
etxean (eta aldiz, lanera joatea behartuta dagoena, lanera),
aiton-amonak ia noiznahi ikustera joatetik, bideo-deiak aldiro egitera,
beharrezkoak ditugun erosketak zer, noiz eta nola egin birritan pentsatzera…
nork pentsatuko zuen duela egun batzuk hain ñimiñoa den zerbaitek
halako ondorioak ekarriko zituela, ezta?
Apirilean zehar ere jende asko eskertu beharko dugu, eta berebiziko esfortzu eta lana
egiten ari diren lagun asko ditugu denok inguruan, guk beharrezkoa dugun guztia izateko: dendariak, osasun langileak, garbitzaileak, baserritarrak, txoferrak, suhiltzaileak, etxean geratzen direnak… hainbeste dira…
Badu bere alde ona egoera arraro honek: ikus daitekeen elkarren arteko babesa eta elkarlana. Segi dezagun ba, denen artean lortuko dugu-eta!

Animo denoi, eta eskerrik asko zuei ere!!
OLATZ AZKUE


Esne Beltzak ‘Agurrik ez’ kantaren bertsio
berria grabatu du etxetik
Oreka TX-ekin batera grabatu zuen lehenik 2016an Esne Beltzak
argitaratu zuen ‘Esna2’ albumaren parte bezala. Jon Garmendia ‘Txuria’-ren hitzekin
, presoen azalean sartzera gonbidatzen gaitu kantak.
Gaizka Peñafielek egin du bideoaren edizioa.
Esne Beltza itxialdiaz baliatu da ‘Agurrik ez’ abestiaren bertsio eder bat
sortzeko. Jon Garmendia ‘Txuria’ da letragilea, beste kantu askotan bezala,
eta Gaizka Peñafiel ere bidelagun izan dute proiektu txiki honetan,
etxean grabatutako bideoa editatzeko garaian.
Preso bizi direnen azalean jarri da Xabi Solano bere ahotsarekin.
«Badira noiz aterako diren ere ez dakitenak, urteak joan, urteak etorri
, metro gutxi batzuetan lotuta bizi direnak. Maite dituztenak ikusi eta
ukitzeko minutu bakan batzuk soilik dauzkatenak, maitasuna gutunez
eta telefonoz bakarrik gozatzeko aukera dutenak. Horiek dira benetako
konfinatuak, euskal preso politikoak, gure bihotz gogoetan aske daudenak»,
azaldu du taldeak.

Kanta originala Esne Beltzak Oreka TX-ekin argitaratu zuen 2016an,
‘Esna2’ diskoaren baitan. Lan horretan Esne Beltzak, bere ibilbidean lehen aldiz,
taldekoak ez diren bi musika ekoizlerekin elkarlanean aritu zen.
Batetik, Lauren Dupuy frantziar ingeniari eta ekoizle ezagunarekin, 2015ean
, eta 2016an Angélique Kidjo-rekin eginiko lanagatik bi Grammy sari irabazitakoa.
Eta bestetik, Jeremie Garat Sohütako gaztea, biolontxelista eta sortzaile euskalduna.
MAIDER ARRARAS


EÑAUT ELORRIETA - HARBIDE ZILAR BAT


Eñaut Elorrietak Fernando Velazquezekin bat egin eta Harbide Zilar Bat argitaratu dute. Jose Luis Otamendiren hitzak musikatuta sortu du kantua ElorrietakZumaiako 'Sapere Aude Sinfonietta' orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak hartu dute parte proiektuan.
Isolamendu egoeratik sortutako egitasmoa eta abestia da, baina etorkizunera begira jarrita. Gertakizun hurbilek ispiluaren aurrean jarri gaituzten honetan, irakurketa kritiko batetatik abiatuta, itxaropenari kantatzen diote. Zilarrezko aukerez betetako aro aldaketa honetan, elkartasunean eta mundu hobe baten aldeko ahaleginean jarri nahi dute arreta.

Eñaut Elorrieta abeslari eta kantu egile gernikarrak kantua sortu eta Fernando Velázquez konpositore getxotarrak egin du orkestrazioa, konposizioari orkestra sinfoniko batek soilik eman ditzakeen tinbreak eta testurak emanez.

Zumaiako 'Sapere Aude Sinfonietta' orkestrako 47 musikarik eta Bilboko Koral Elkarteko 87 abeslarik ere parte hartu dute. Musikari eta abeslari bakoitzak bere musika tresna edo ahotsarekin 'Harbide zilar bat' kantuaren partitura eta argibideak jaso ondoren, bakoitzak bere gailuekin grabatutako soinu eta irudiz osatu dute ekimen interesgarri eta hunkigarri hau.

IRAIA ARRARAS