2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea




Zetak musika taldeak 'Zeinen ederra izango den' abesti berria aurkeztu du





Zetak musika taldeak 'Zeinen ederra izango den' abestia aurkeztu berri du. Itxialdia zail zamarra izaten hasia da euskaldun askorentzat. Hortaz, itxialdia eramangarriago egiteko helburuarekin, musika banda nafarrak itxaropenaren aldeko ereserki bat plazaratu du. Hala, taldearen zaleek musika bandari bidalitako 9.433 bideoekin bideoklip bat egitea otu zaie.
Berrogeialdiaren ondoren kalera irtetea zein zoragarria izango den azaltzen du abestiak. Ikus-etzunezkoan itxialdiaren ondorioz gozatu ezin ditzakegun gauzak ageri dira, hala nola, bidaiak, mendiak, lagunak, eguzkia, besarkadak, barreak, haizea edota muxuak. Bideo deiei esker, senide zein lagunen arteko loturak nagusitu dira alde batetik itxialdian, baina bizitzak eskaintzen dituen gainerako gauzak bertan behera geratu dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina