2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

Ken zazpi

                           KEN ZAZPI

Ken zazpi  Jon Mikel Arronategi, Igor Artzanegi, Beñat Serna, Iñaki Zabaleta, Jon Fresko eta Eñaut Elorrieta musika taldea da.
1996ko Udazkenean Gernikan,(Bizkaia) sortu zen baina, 2000. urte arte ez ziren lanean serio hasi.
Disko asko grabatu zuten: Ilargia, Haizea, Itsasoa gara, Gutuna, Ezer ez da betiko...



KEN ZAZPI: ARGIAK

Abeslaria, Eñaut Eliorrieta deitzen da eta Gernikan jaio zen 1996an.
2000.urtean, taldea bat eta disko bat atera zuten. 8 diska dituzte baina duela urte bat, Eñaut Elorrietak taldean ez zuela gehiago erabaki zuen baina zorionez, duela hilabete batzuk, Ken zazpi taldea batu eta dikak ateratzen jarraitzen dute.

Gaur, beraien abesti garrantzitsu bat jarriko dugu. Oso ezaguna eta polita da. Gure ustez, beraien abestirik politenetako bat.

2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea


  
                                          Sarri Sarri (Kortatu)






Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu.

Irratikoak han ziren
emititzen zuzenean
paella jango zutela
eta Piti eta Sarri bere muturretan
saltzan zeudela konturatu gabeak.

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri.

Zaila dugu sortzea
doinu gogozagorik
Sarri dio herriak
txanpainaz ospaturik
Iruñeko entzierroa
desentzierroa hemen
zapi gorriak
zerua du estaltzen.

Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi badoaz,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, hanka kalera
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bafleetatik...
kriston martxa dabil!

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu







Vendetta 

Vendettaren taldekideak hauek dira: 

- Pello Repáraz: tronboia jotzen du eta ahotsa jartzen du.

- Ruben Antón: tronpeta jotzen du eta koroak egiten ditu

- Javier "hurakan" Etxeberria: gitarra jotzen du eta ahotsa jartzen du.

- Luisillo Kalandraka; baxua jotzen du eta ahotsa jartzen du.

- Enriko Rubiños: bateria jotzen du eta perkusioa egiten du.

Vendettaren jatorria Nafarroan izan zen Euskal herrian eta 50 abesti dituzte eta 2009 eta 2010 urte hasieran taldea abesti berrien forma emateko biltzen da. Hasieran, bi abesti argitaratu zituzte. 



 

Esne Beltza

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Taldea sortzeko ideia Xabi Solanok izan zuen, Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak proposatutako paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta.
Kontrabanda taldeko musikari batzuez gain, talde honi Xabi Solanorekin Etzakit eta The Solanos taldeetan aritutako beste musikari batzuk batu zitzaizkion. Zigor Lanpre, Jon Elizalde, Sergio Ordoñez «Patxuko», Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta, Pello Gorrotxategi, Iban Zugarramurdi, Haritz Lonbide izan ziren Esne Beltzako lehen taldekideak. Hitzak idazteko Jon Garmendia «Txuria», Solanorekin 20 urtetik gorako ibilbide artistikoa egin duen poeta eta idazlea.
 Esne Belta

2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

IGELAK eta GATIBU



Ez zen espekulatzeko eguna, gozatzeko modukoa baizik. Egun luze eta lanpetuak bukatu eta gero, Igelak filmaren errodajea bukatu da. Arteleku izan da filmaren bihotza eta bertan errodatu da filmaren zati handi bat. Sormen artistikoa gune izan duen eraikinak eman dio bukaera Igelak filmari. Adio zentzurik zabalenean…
Espekulazioei buruz ari ginen. Izan ere azken asteotan sortutako hainbat aztarna hormetan erantsita daude oraindik, lan nekaezin eta zorrotzaren erakusgarri: marrazkiak, atrezzoak…
Nostalgia. Oso litekeena da Igelak izatea Artelekun errodatuko den azken filma. Kartel batek zera dio: “Azken 15 urteotan Easo enpresako langileek hartu dute Arteleku. Gero, materialen montajeez arduratzen den empresa baten lantengia izan da, edo pentsu konposatuen enpresa batena…”. Ausartuko al litzateke norbait Artelekuren inguruan dokumental bat edo making of bat egitea? Merezki luke
Igelak 2016ean estreinatu da. Zinean elkar ikusiko dugu! 
Gatibuk sortutako Igelak filmaren abesti printzipala eta bideoklipa.

KEN ZAZPI

1996. urtean Gernikan sortutako musika talde bat da. Talde hartan Jon Mikel Arronategi, Eñaut Elorrieta, Igor Artzanegi, Beñat Serna, Iñaki Zabaleta, Jon Fresko eta Ruben Caballero parte hartzen zuten.

"Aurtengo gorakada" bildumaren lehen zatiak eman zuen Ken Zazpiren berri 1997an, "Bi eta bat" abestiarekin. 2000. urte arte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan, gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan.

Zortzi disko grabatu zituzten, baina famatuenak, Bidean, Argiak, Phoenicoperus eta Ortzeemugak begietan.


                                                            

                                                       KAOTIKO

Agurainen 1990eko hamarkadaren amaiera sortu zen taldea, kideetako hiru (Aguayo, Fonta eta Aguayiko) Kaos Etiliko taldean aritu zirelarik. 2001eko irailean argitaratu zuten lehen diskoa, Mundo kaotiko izenekoa. Hurrengo lanak Raska y pierde izena du, 2003 apirilean kaleratutakoa. Estudioan grabatutako bi disko hauek merkaturatu ondoren, Gasteizko Azkena aretoan 2004 apirilaren 17an emandako kontzertua grabatzea erabaki zuten, 2005eko martxoaren 14an DVD batean argitaratuz.
                                                     
Negu GORRIAK SEXU MAKINA


  • Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren musika taldea izan zen. Haien estiloan, rock, rap eta reggae nahasten ziren eta euskaraz abesten zuten. Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten. 1990ean sortu zuten taldea eta 90ko hamarkadako Euskal Herriko talderik garrantzitsuena izan zen.


     



EN TOL SARMINTO

         Araba sortu zen talde hau, ska-rock talde bat da. 2005ean asi ziren jotzen baina beraien lehengo lana Vendimia Seleccionada (2008) grabatu arte ez zuten benetako bidea aurkitu haize instrumentuekin. Araban errioan asi ziren kontzertua jotzen. Euskal Herritik eta batez ere Arabar Errioxatik kontzertuz kontzertu ibili ostean, 2012.urtean taldeak lan berria argitaratu zuen, Sonovision Rock Lab estudioetan (Logroño, Errioxa) Dan Diez-ek grabatuta eta masterizatuta. Hacia la Luna izena hartu zuen 13 abestiz osatutako diskoak eta Baga-Bigak ekoiztu zuen. Bertan, izenezko hainbat musikarik parte hartu zuten, Iñaki Ortiz de Villalbak (Betagarri) eta Enrique Villarealek “El Drogas” besteak beste.

(E.T.S) Taldeko kideak:
  • Iñigo Etxezarreta: gitarra eta ahotsa
  • Ruben Campinun: baxua, ahotsa, eta koruak
  • Floren Nuela: bateria
  • Jabier Lucas: tronboia
  • Ruben Terreros: tronpeta

2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

'Lingua navarrorum' abestia, berrituta 24 urte geroago


Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek 1992ko Nafarroa Oinez-eko abestia eguneratu dute, hainbat hizkuntza gutxiturekin egindako bertsio batean.
Erentzun eta Ibaialde ikastolek Txikiak Handi egitasmoaren barruan 1992ko Nafarroa Oinez-eko abestia eguneratu dute, eta hainbat hizkuntza gutxiturekin egindako bertsio bat sareratu dute. Bertsio berrian, besteak beste, kitxua, kaxubiera eta korsikera entzun daitezke. Abestia eguneratuta, hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu eta elkarren arteko zubiak eraiki nahi dituzte.Bideoa: 'Lingua navarrorum' 2016 (Nafarroa Oinez)


1992an Vianan egin zen Nafarroako ikastolen aldeko jaia, eta beste hizkuntza batzuetako erabiltzaileek kantatu zuten, euskararik gabeko Nafarroa zer arraroa litzatekeen nabarmenduz. Bideoa: 'Lingua navarrorum' 1992.


Aurten, Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolen aldekoa izan da festa. Bideoa: aurtengo bideoklipa (Nafarroa Oinez).



KEN ZAZPI


Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxu jotzailea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996 Gernikan (Bizkaia) sortutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, Ken Zazpi izenburuarekin.

2000. urte arte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan, gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxican, Jose Alberto Batizen laguntzarekin. Grabaketa hura Iñaki Uohoren etxean egin zuten.