2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik eta Eñaut Elorrietak 1996an Gernikan (Bizkaia) sortutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako Aurtengo GORakada, 1 bilduma diskoan (Gor diskoetxearena), Ken Zazpi izenburuarekin.
2000. urte arte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan, gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan, Jose Alberto Batizen laguntzarekin. Grabaketa hura Iñaki Uohoren etxean egin zuten.



Kortaturen abesti ospetsuenetakoa: Sarri sarri


AITORMENA (HERTZAINAK)


Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara
Barearen ostean dator ekaitza
Udaberri berririk ez guretzat
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan giñana
rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino
lehen aska gaitzetan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta
Ohartu gabe heldu gara mugara
Mundua jautsi zaigu gainera
maitia lehen baino
lehen aska gaitzetan.

Ez dakigu non dagoen hoberena
Bila dezagun beste lekuetan
Ba, zin dagizut ez dizudala
inoiz gezurrik esan eta
zaude zihur ezin izango
zaitudala ahaztu inoiz
aitortzen dut izan zarela
ene bizitzaren onena
baina orain, maitia lehen baino
lehen aska gaitzetan.




"Haika mutil, jeiki hadi
argia den mira hadi."
- Bai, nausia, argia da,
gur oilarra kanpoan da.

"Haika mutil, jeiki hadi
uria den mira hadi."
- Bai, nausia, uria da,
gure orra bustia da.

"Haika mutil, jeiki hadi
surik baden mira hadi."
- Bai, nausia, sua bada,
gur gatoa beroa da.

"Haika mutil, jeiki hadi
hortxe zer den mira hadi."
- Bai, nausia, haizea da,
gur lehioa ideki da.

"Haika mutil, jeiki hadi
kanpoan zer den mira hadi."
- Bai, nausia, edurra da,
lurra xuriz estali da.

"Haika mutil, jeiki hadi
urean zer den mira hadi."
- Bai, nausia, ardia da,
aspaldian itoa da.

"Haika mutil, jeiki hadi
zer oinon den mira hadi."
- Bai, nausia, egia da,
mutiltto hau unatu da.
 


Nire aberria lurra bezain zaharra da
baina ez da lurra bakarrik
haizeak bezala inguratzen nau eta
lotzen, askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da
beti bera,berria beti
epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
´ta erretzen ere badaki

Errepika (estribillo)

Nire aberria harrizko herria da
hitzezkoa eta hitzekoa
altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa
eta hondar anonimoa.

Nire aberria burdin bihurria da
oroimenean arindua
itsaslaminen baten herdoilezko kantu
etorkizunez fosildua.

Errepika (estribillo)

(Errepika:)
Aberriaren mugak; euskarenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizeetara
zabalgo egiten gara.


ABESTIAREN LETRA:

Ze guapa zauden. Ze guapo zauden.
Zer da narratsa hemen ta zer da elegantea? Zeinek esan behar dizu oain itsusia zeala?
Zeinek marraztu digu koadrantea? Zein dao erotuta ta zein da kabala?
Ilusio bat da errealitatea, ta gizonen bizio bat denai araua jartzea.
Norbeantzako horma bat da normalitatea. Baino nik ez det izan nahi normala.
Ta zuk ezta re! Etzealako artalde hontako zifra bat, etzea sartzen trajen.
Gezurren saren eroitzeie makina bat, goitik datorren papila jaten.
Beldurren aurren, heldu makila ta goazen, pareta mila dauzkeu ta gure paren.
Eta erreza ez dan arren, kareta kenduta zaudenen... ai! Ez dakizu ze sexy zauden.
Ze guapo zauden mozorroik gabe, ta artaldek esan dezala Beeee
Ze guapa zauden horren lotsagabe, estereotipo danak hausten.
Ze guapo zauden mundu hau aldatzen, zure rola zalantzan jartzen.
Ze guapa zauden. Ze guapo zauden.
Gizontasun eredu nik izan nun Action Man, zure emetasun modelo Barbie bat zan.
Eztao generoik genitaletan. Egitura mentala da, aber sartze zaigun gaztan!
Horregatik jartzen gaitue dietan, ta danak die Barbie ta Ken telebista ta aldizkarietan.
Hitzeite ez dun haurran begietan Disney-en maitasunaren fabula. Ipuin honen hasiera.
Nortasunen banaketan, zu woman eta ni man, bakoitza bere ziegan.
Nere heziketan dauden urrezko hesietan. Zure etiketak dauzken gezur ariketak.
Eredu bezela euki diteun figura patriarkalak. Pornografia izan da gure heziketa sexuala.
Heteroarau honen aizkorakaden ezpala. Hau ez da gizarte naturala. Ez du izan nahi.
Kapitalai halaxe komeni zaio, dominazio sistema bereizketan jaio da.
Testikulo gutxigo ta sentimendu gehio. Gizonezko bezela hautsi nahi det gure kaiola.



IRITZIA:

Ni abestu hau aukeratu dut asko gustatzen zaidalako eta abestiak esaten duen guztiarekin ados nagoelako.








Bazter txiki bateko sustraiak, erosotasunaren etsaiak Millaka kilometro amets berri baten bila, Hartu zure lekua, berezion munduan
Iragana uzteko albo batera, Iñurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera... Ametsetan ametsetan hamaika urte pasa dira, Ametsetan ametsetan galdu genuen beldurra. Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan ametsetan ilargirako bidean Bizitzeko garaia orain da, Arnasteko unea iritsi da, Baldakizu zein den zure ametsik sakonena? Hartu zure lekua, berezion munduan Iragana uzteko albo batera, Iñurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera... Ametsetan ametsetan hamaika urte pasa dira, Ametsetan ametsetan galdu genuen beldurra! Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan ametsetan ilargirako bidean! Ametsetan ametsetan, hamaika urte pasa dira Ametsetan, ametsetan, ametsetan... Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan, ametsetan, ametsetan... Ametsetan ametsetan hamaika urte pasa dira, Ametsetan ametsetan galdu genuen beldurra! Ametsetan ametsetan zure mundutik gurera, Ametsetan ametsetan ilargirako bidean!