2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

Zea Mays

Zea Mays rock estiloko euskal musikako talde bat da, Bilbon 1997an sortua.

  • Taldekideak:
  1. Asier Basabe (bateria)
  2. Ruben Gonzalez (baxua)
  3. Iñaki Imaz (gitarra)
  4. Aiora Renteria (ahotsa)



1997ko udan 7 kantuz osaturiko maketa grabatu eta urte berean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Sariak bultzada handia eman zien eta Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emateko aukera zabaldu zitzaien. Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten 1998an.
 
1998ko irailean Gor diskoetxearekin euren lehen diskoa grabatu zuten: Zea Mays. Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen.
 
Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten: Elektrizitatea. Urte hartako Euskal Herriko diskorik onena izan zen, Mondo Sonoro aldizkariaren iritzira. Urte bereko irailean bira bat hasi zuten Holandatik.
2002ko uztailean euren hirugarren diskoa grabatu zuten: Harrobian, oraingoan Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Hori baino lehenago, AEKantuz diskoan Mikel Laboaren kanta baten bertsioa grabatu zuten.
 
2003ko udan Europatik beste bira bat egin zuten: Alemanian eta Holandan. Urte honetan zehar, hainbat eta hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. 2004an Festimaden jo zuten eta horren ondoren disko berria grabatzeko geldialdia egin zuten.
 
2005eko martxoan euren azken diskoa plazaratu zuten: Sortuz, grabitatearen aurka. Disko honek arrakasta handia izan zuen eta taldea Euskal Herriko talderik puntakoenetarikoa bihurtu zen orduan.
 
2006ko abenduan 18/98 taldearen aldeko diskoan parte hartu zuten Astero, ostera hastera kantarekin.
 
2007an taldeak hamar urte bete zituen. Urte horretan kaleratutako Morphina diskoarekin taldearen ordura arteko ibilbidea laburbiltzen zuen DVDa jarri zuten salgai, hamarkada oso batean eskainitako kontzertuen irudiak biltzen zituena.
 
2010ean aldiz, Era diskoak ikusi zuen argia. Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa da, zuzenagoa eta positiboagoa. 
 

VENDETTA




                            VENDETTA

            


             Vendetta Euskal herriko musika talde bat da. Taldea 2009an sortu zen Nafarroan.Ska eta punk musika estiloak lantzen dituzte. Taldean parte artzen duten pertsonak:

Ruben Antón: Tronpeta jotzen du eta koroak egiten ditu.

Enrikko Vibrato: Bateria jotzailea da.

Javier Etxeberria:Bajoa jotzen du.

Pello Reparaz: Abestu egiten du taldean.

Luisillo Kalandraka: Kontrabaxua jotzen duena da.


2009 eta 2010 urte hasieran asi ziren abesti berriak egiten. Hauek dira bere abesti guztiak.
1.- Vendetta.
2.- Loco.
3.- Comando Ché Guevara.
4.- Egunero.
5.- Son Libre.
6.- Cómo Sube.
7.- Soy de Barrio.
8.- Ciudad Desolación.
9.- Crédito Hipotecario.
10.- Kolorez Busti.
11.- Es Mentira.
12.- Miedo.
13.- Munsters.


























Esne belltza



ESNA proiektua, Esne Beltza taldearen 5.estudioko lana da eta bi diskok osatzen dute. Lehenengo diskoa eta bi diskoak bilduko dituen Digi Pack-a aurtengo Durangoko Azokan plazaratuko dira eta bigarren diskoa aldiz, 2016ko maiatzean. Lehen disko honek 8 abesti eta maila handiko kolaborazioak jasotzen ditu; “El Canilo de Jerez”, Ander “Green Valley”, Ruben “La Pegatina”, ZOO, Rude… Aipamen berezia merezi du ere, Luis Toledo diseinatzaileak proiektu honetarako eginiko lanak, muskari paregabeko egonlekua eskaintzen baitio.