Berri Txarrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Berri Txarrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

 BERRI TXARRAK:


“Hunkigintza” da Berri Txarrak taldearen egitekoa, Gorka Urbizuren (ahotsa eta gitarra) arabera. “Transmisioa da kantuaren funtsa. Oso zorrotzak gara horretan. Hezurdura instrumentaletik abiatzen garenez, hitzik gabe ere kantuak zerbait esan behar digu, barruan zerbait ukitu” (1). Berri Txarrak 1994an sortu zuten, Lekunberrin (Nafarroa), Gorka Urbizuk, Aitor Goikoetxeak (bateria), Mikel Lopez Rubio-k (baxua) eta Aitor Orejak (gitarra). 1994ko urriaren 15ean eman zuten lehen kontzertua, Lekunberrin. Aurretik, Urbizu eta Goikoetxea Nahi Ta Nahiez taldean aritutakoak ziren, eta zenbait disko argitaratuak zituzten. 2004an Orejak taldea utzi egin zuen eta geroztik hirukotea da Berri Txarrak. 

Albumak

  • Berri Txarrak (1997, Gor Diskak)
  • Ikasten (1999, Gor Diskak)
  • Eskuak/Ukabilak (2001, Gor Diskak)
  • Libre  (2003, Gor Diskak)
  • Jaio.Musika.Hil (2005, Gor Diskak)
  • Payola (2009, Roadrunner Records)
  • Haria (2011, Kaiowas Records)
  • Denbora da Poligrafo Bakarra (2014, Only in Dreams)
  • Infrasoinuak (2017, Only in Dreams)

2020(e)ko irailaren 29(a), asteartea

 

  Lemak, aingurak

Berri txarrak

 

 

Lemak, aingurak berri txarraken Denbora da Poligrafo Bakarra izeneko diskaren hirugarren abestia da. Berri txarrak 1994an sortu zen eta 2019an utzi zuten. Singela 2014an sortu zen eta arrakasta handia izan zuen.

2019(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

Berri Txarrak- Katedral Bat
 

Gitarra astindu
Eta ikusi kanturik baduen hor nonbait ezkutuan
Behatzak bihurritu
Ea norbaitek ahaztua duen akorde minorren bat
Eta min eman arte zure falta izan
Ez da musa hoberik
Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren
Abesti pusketekin
Bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien
Energiaz berrekin
Eta min eman arte zure falta izan
Ez da musa hoberik
Ikasitakoa desikasten ikasi
Ahaztutakoa ahaztu eta aurrera egin
"Irakurtzea da bestela idaztea"
Paperak aitortzen dit
"kantatu besterik ez nuen egin nahi"
Erantzuten diot nik
Neure ahotsa bilatu, beti besteena entzun
Loa kentzen didanari ekintzekin erantzun
Lagunarteko uneak luzarazi
Maitasuna egin maite dugunekin
Carpe noctem!
Eta min eman arte zure falta izan
Ez da musa hoberik
Bihotzen artean parkour egitean erori
Baina beti zutik erori
Gitarra laztandu barruan kanturik baduen...

2016(e)ko ekainaren 3(a), ostirala

Berri Txarrak - Lemak, aingurak



Berri Txarrak - Lemak, aingurak


pozik zirudien euriaren etorbidean
lorategiak zapaltzen eman dugu gaua
harlauzen gainean oin-hutsetan saihesten
euskaldunak dantzan jartzeko trabak

gure beldurren lema astuna hartu

pozik zirudien hodei ilunen erresuman
poliki biluzten eman dugu gau osoa
hasia da marrazten teilatuen ingerada
ekarri marrubiak ezpainetara

gure beldurren lema astuna hartu
eta lotsaren aingura hondoratu

haize boladen mende bizi: izan

botoirik sakatu ez tarte luze batez
helbide oro ahaztu
dena dekoratu bat dela onartuta
azalen itun ero bat sinatu

pozik zirudien euriaren etorbidean
poliki biluzten eman dugu gaua

2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena

Berri txarrak

Berri txarrak: 1994ean, Nafarroan hasi ziren. Rock talde bat da. Taldean Gorka Urbizu, Aitor Gikoetxea, Mikel Lopez eta Aitor Oreja daude.

2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

Berri Txarrak

1994ean, Nafarroan hasi ziren. Rock talde bat da. Taldean Gorka Urbizu, Aitor Gikoetxea, Mikel Lopez eta Aitor Oreja daude.