2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea


                                      EN TOL SARMIENTO



En Tol Sarmiento, ETS siglaz ere ezaguna. Arabako Iekoran sortu zen ska-rock talde bat da, reggae eta punk-rock doinuak ere sartzen dituena. Hainbeste talde bezala hasi ziren jotzen, 2005. urtean, baina bere estudioko lehengo lana Vendimia Seleccionada (2008) grabatu arte ez zuten benetako bidea aurkitu haize instrumentuekin.
En Tol Sarmiento Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez.. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi gitarra, Iñigo eta Kanpi eta bateria atzean Floren. Dena den, Kanpik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean, aldi berean, abesti propioak konposatzen hasi zirelarik.
Arabar Errioxatik kontzertuak ematen hasi zirenean, Bujo tronpeta-jolea ezagutu zuten, bertan izugarrizko eragina izan zuena. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: Ska. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen ‘VendimiaSeleccionada’, sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Ruben Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean ere egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen.
Euskal Herritik eta batez ere Arabar Errioxatik kontzertuz kontzertu ibili ostean, 2012.urtean taldeak lan berria argitaratu zuen, Sonovision Rock Lab estudioetan (Logroño, Errioxa) Dan Diez-ek grabatuta eta masterizatuta. Hacia la Luna izena hartu zuen 13 abestiz osatutako diskoak eta Baga-Bigak ekoiztu zuen. Bertan, izenezko hainbat musikarik parte hartu zuten, Iñaki Ortiz de Villalbak (Betagarri) eta Enrique Villarealek “El Drogas” besteak beste.

Euskal musika



                        Ken zazpi-largia




                         








Esaiozu euriari,berriz ez jausteko,  esan bakardadeari,gaur ez etortzeko.  Nanananananananananana...  Eusten nauen soka zara,eta itotzen nauena  ametsak sortu zizkidana,galtzen dituena.  Nanananananananana...  Zuretzat,ilargia,lapurtuko nuke gauero,  eta zu,itsu zaude,bere argia ikusteko,  irrifarrez,gero minez,eragin didazu negarra,  nire sua,itzali da,ez zara gaueko izar bakarra,  ez zara,nanarana.  Esan sentitzen dudana,ez dela egia  une baten sinisteko,ez garen guztia,  nanananananana...  Zuretzat,ilargia,lapurtuko nuke gauero,  eta zu,itsu zaude,bere argia ikusteko,  irrifarrez,gero minez,eragin didazu negarra  nire sua,itzali da,ez zara gaueko izar bakarra,  ez zara,nanarananananana...

2017(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

Ken Zazpi, musika talde euskaldun bat da. Euskal Herrian oso famatuak dira eta disko asko dituzte. 
Abesti asko ere dituzte eta denak, oso famatuak dira.

Abeslaria, Eñaut Elorrieta deitzen da. Taldeko partekide guztiak Gernikakoak dira.

MUSIKA EUSKERAZ

 Musika bat da euskeraz