2019(e)ko urriaren 22(a), asteartea



Donostiako musika talde bat da.
Ibilbide laburreko taldea izan arren, Nøgenek zeresan handia eman du azken urtean bere hiru kantako lehen EParekin.
2016an Danimarkako Erasmuseko gau luzeek jo zituzten Nøgenen lehen ukelele akordeak. 
Horien eskutik josi zituen ilusioz, herriminez eta malenkoniaz Markel Idigorasek aurreneko melodia eta hitzak.
Bere barrena islatzeko eta biluzteko nahia (hori baita Nøgen danieraz: biluzik) berekin ekarri zuen Donostiara bueltan eta segituan kutsatu zituen Alex Irazustaren gitarra eta Ane Negueruelaren ahotsa.
Hirukote gisa hasi zuen bere ibilbidea Nøgenek eta hainbat kontzertu eman zituen 2016ko udan. Pop-folk alaiaren (Mumford and Sons, Of Monsters And Men, La M.O.D.A...) ildotik sortutako kantu propioak eskaintzen zituzten. Soinu sendoagoa eta handiagoa bilatu nahian, urte amaieran Olatz Cuevas baxuan eta Jokin Guilisagasti baterian batu zitzaizkien, eta 2017ko uda iristerako boskotean aritu ziren zuzenean. 
ABESLARIA
EIDER SAEZ 
MARKEL IDIGODAS 
ALEX IRAZUSTA 
OLATZ CUEVAS
JOKIN  GUILISAGASTI


Euskal Herriko musika lurralde horretako euskal herriak egindako musika da. Herri musika ez ezik, denboraren poderioz beste musika batzuek hartu dute indarra bertan, dibertsifikazio gero eta handiagoaz.

2019(e)ko urriaren 17(a), osteguna

 

 

 

 

 Altsasu aurrera’ abestia eta bideoklipa 

Letra Jon Maiarena da eta musika Vendetta taldeko Pello Reparazek sortu du. Proiektuan musikari eta bertsolari ezagun ugarik parte hartu dute: Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Evaristo Paramos, Aiora Renteria, Enrique Villarreal ‘El Drogas’, Julio Soto, JuanRa eta Fernando Sapo. Kitarra jotzen Imanol Goikoetxea eta Fran Urias aritu dira.






HUN-TZA!
Txispa batek sortzen du sugarra
doinu honen berezko indarra
ta ez galdu inoiz irrifarra
barra-barra, heldu gera Itziarra.
Hasi nahasi, horrek zenbat grazi
gero ikasi eta irabazi
mila hesi eta mila gezi
izan berezi, berezi denak merezi!!
Mozkortzeko ez egin zalantza
ai ai badator gaueko arrantza
kalimotxoz pasa gera antza
bilintzi-balantza, hori da triskantza!!
Sentimendu begiraden alde
esku ta hanka jarri parez-pare
trikitixa gure dantzan jabe
hoiek gabe iñundik iñoare!!