2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

GATIBU



Gatibu taldea 2000. urte inguruan sortu zuten Alex Sardui
abeslariak (Exkixu taldeko kide ohiak)

eta Haimar Arejita gitarristak (Einbigu, Frik, Noiz?

                                                       eta beste zenbait taldetan aritutakoa). 

Biek Sarduiren Txulufrina eta arrosa

(Labayru Ikastegia-Ikastolen Elkartea) 

herri kantuen diskoan bat egin zuten, eta

elkarlan horretatik sortu zen talde bat  

eratzeko proiektua. Beste bi musikarirekin osatu

zuten laukotea: Mikel Caballero (baxua) 

eta Gaizka Salazar (bateria). Taldeari jarritako

izenaren zergatia, horrela azaldu zuen 

Sarduik elkarrizketa batean: “Gatibuak garelako.

Denaren gatibu. Maitasunaren gatibu, 

erregelen gatibu… Eta gero, bestalde, gatibu,

presoak gara, esklaboak, beste gauza  

askorena, hau da, bizi garen dinamikena, diziplina politikoarena…”

 


Lega El FinDe SemANa

 

Tol Sarmienton (ETS) Yécoran (Arabako Errioxa) jaio zen 2005ean.

Hiru gazte lokalek osatzen zuten gehiengo adina lortu gabe, hasierako

eraketa honakoa izan zen: bi gitarra (Iñigo Etxezarreta eta Rubén Campinún)

eta bateria (Floren Díaz). Hala ere, laster Campi gitarretik baxura aldatu zen

taldeari musikaltasun handiagoa emateko. Hirukotea, Kaotiko, La Polla Récords,

Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeek eraginda, punk-rock

abestiak estaltzen hasi zen. Hilabete gutxiren buruan, beraien abestiak konposatzen

ere hasi ziren.


Bideoaren esteka: 



                 https://www.youtube.com/watch?v=_DoxQkaMNkc




 

En Tol Sarmiento

En Tol Sarmiento —ETS siglaz ere ezaguna— Euskal Herriko ska-rock musikako talde bat da, 

reggae eta punk-rock doinuak ere sartzen dituena. Arabako Ekora herrian sortu zen, 2005ean.

 Estudioko lehengo lana Vendimia Seleccionada (2008) grabatu arte, ez zuten benetako bidea aurkitu

 haize instrumentuekin.


 Huntza

s



El grupo Huntza se creó en las calles de Bilbao en 2014. Se fueron conociendo y formando el grupo en los jueves de trikipoteo universitario de Bilbao. Todos los componentes del grupo proceden, sin embargo, de diferentes pueblos de Guipúzcoa.

La primera aparición del grupo fue el 8 de marzo de 2016, presentando la canción “Harro gaude”. En este trabajo homenajearon a las primeras mujeres que dieron el paso de subir al escenario, abriendo la puerta así a los conciertos que no pararían de llegar. En noviembre de 2016 publicaron la canción Aldapan gora.1

En 2017 iniciaron el disco Lumak con dos canciones, y las ganancias fueron destinadas a la Asociación de Padres de Niños de Oncología.2

El 13 de noviembre de 2018 presentaron la carátula del nuevo disco titulado Xilema y además presentaron su primer single del disco bajo el título Lasai, lasai que fue emitido en la radio de Euskal Telebista en el programa DIDA de Gaztea!3​y en los informativos del canal principal fue presentado su videoclip.4

Éxito Aldapan Gora[editar]

En noviembre de 2016, Huntza publicó la canción Aldapan Gora, que fue todo un éxito.5​ Durante meses estuvo número uno en varias listas musicales, y a principios de 2018 se convirtió en el videoclip en euskera más visto de YouTube teniendo actualmente más de 12 millones de visitas.6

Componentes[editar]

Discografía[editar]

  • Ertzetatik (2016)

    • Iñundik iñoare

    • Kalabazak

    • Aldapan gora

    • Ipuinetan

    • Zarako apretak

    • Herri Unibertsitatea

    • Hautsetatik

    • Gauerdiko biolinak

    • Gaztetxeak bizirik

    • Harro gaude

    • Beste bat

    • Parent(h)esiak

  • Lumak (2017)

    • Elurretan

    • Zer izan


  • Xilema (2018)

    • Deabruak gara

    • Lasai,lasai

    • Zelatari

    • Promesetan

    • Imajina

    • Buruz behera

    • Olatu bat

    • Arin-arina?

    • Ilusioz bete


En Tol Sarmiento Itxura Danel



En Tol Sarmiento —ETS siglaz ere ezaguna— Euskal Herriko ska-rock musikako talde bat da, reggae eta punk-rock doinuak ere sartzen dituena. Arabako Ekora herrian sortu zen, 2005ean. Estudioko lehengo lana Vendimia Seleccionada (2008) grabatu arte, ez zuten benetako bidea aurkitu haize instrumentuekin.

Taldekidea

Iñigo Etxe
Rubén Campi
Floren Nuela
Jabier Lucas
Rubén Terreros

Olatz Salvador Zaldua (Donostia, 1990) kantautorea eta musikaria da. Eduki-taula 1 Bizitza 2 Ibilbidea 3 Diskoak 4 Erreferentziak 5 Kanpo estekak Bizitza Txiki-txikitik sentitu zuen bere barnean musikaren deia.[1] Solasean hasi baino lehenago kana-mamarrean aritzen omen zen. Eduardo Salvador eta[2] Iñaki Salvador musikarien alaba eta iloba da.[3][4] Ibilbidea 2010 geroztik urte pare bat lehenago sortu zen Skakeitan taldean aritzen da teklatua jotzen eta koruak egiten, musika jaialdi ugaritan parte hartuz.[5][6] 2014tik aurrera bakarkako bideari ere ekin dio.[7][8] Lagunek berak idatzitako abestiak entzutean animatu zuten jendaurrean erakustera.[9] Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egin ohi ditu.[10] 2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[5] 2021eko hasieran, urtarrilaren 19an, bigarren diskoa aurkeztu du: 'Aho uhal'. Hamabi kantuk osatzen dute, eta Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du. Harekin parte hartu duten musikariena ez ezik, beste artista baten ahotsa ere entzuten da haren kantuetako batean: Gata Cattana [11][12][13] Diskoak Zarautz Zuzenean (2017)[14] Zintzilik (2018, Airaka)[15][16] Aho uhal (2021) [17]

en tol sarmiento

 



En Tol Sarmiento Ekoran (Arabako Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez.. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi gitarra, Iñigo eta Kanpi eta bateria atzean Floren. Dena den, Kanpik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean, aldi berean, abesti propioak konposatzen hasi zirelarik. 

Iñigo Etxe

Rubén Campi

Floren Nuela

Jabier Lucas

Rubén Terreros



Izaro Andres

 Izaro Andres 


Mallabian jaioa da, ikastera Donostiara joan zen. AEBko Kalifornian zegoela erabaki zuen

musikaria izan nahi zuela. Hasierak eta Om diskoa 2014an hasi zen tabernetan abesten.

Oriol Flores bateria jotzailea ezagutu zuenean talde bat eratzea erabaki zuten.

Horretarako Oriolek Iker Lauroba, Ane Bastida eta Julen Barandiaran

ekarri zituen. 2016an Om diskoa plazaratu zuen, crowdfunding kanpaina bat egin ostean.

Izarok berak sortu zituen hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz dira, baina

gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du.


2017an hainbat kolaborazio ere egin zituen, hala Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika

abestian nola Gatibu taldearen Aske maitte bideoklipean ere. Gaztea irratian ere

kolaboratzen hasi zen, B aldea programan astelehen gauero nazioarteko musika

aztertzen du, saio bakoitzean herrialde batetako kantariak ezagutaraziz.


Durangoko Azokarako Hankapuntetan I lan laburra kaleratu zuen,berak dioenez kanta

"arraroen" bilduma bat. Iker Lauroba izan zuen alboan gitarra eta piano jole.

Mikel Urdangarinek Errefuxiatuak kantan kolaborazio bat ere egin zuen.




 

 




 

 ERRE ZENITUZTEN

Xabier Solano Maiza (Hernani, Gipuzkoa, 1978ko urriaren 21a) Euskal Herriko musikari bat da.

Trikitia jotzen hasi zen, Jon Mari Beasainek 1994an eratutako Etzakit taldean. Etzakit taldearekin bi disko egin zituen: Etzakit (1998) eta Goiz edo noiz (1999).

2003an parte hartu zuen Fermin Muguruza Kontrabanda taldean, bere arreba ordezkatzen Kristina Solano. Talde horrekin egindako ibilaldiaren bitartean, Ferminek konbentzitu zuen rock-a eta trikitia nahasten zituen talde bat eratzeko.

Xabi Solano The Solanos taldea eratu zuen Oskar Benas eta Sergio Ordoñez-ekin eta haien lehenengo diskoa argitaratu zuten: ''The Solanos''. Disko honetan Xabi Solanok konpositore, abeslari eta trikitilari jardun zuen.

Hori eta gero Fermin Muguruzarekin egin zuen topo berriro ''Euskal Herria Jamaika Clash'' grabatzeko eta album horren ibilaldian parte hartzeko.

2007an Fermin Muguruzarekin ibilaldia egiten zuen bitartean, Xabi proiektu berri bati bueltak ematen hasi zen, Esne Beltza ("Leche negra") izenarekin bukatu zuena Fermin Muguruzak gomendatuta. Urte berearen abenduan ibilaldi bat hasi zuten Euskal Herritik eta Kataluniatik."Hipokrisia Naiz Dub" leloarekin hasi zuten ''Irun Lion Zion in dub'' bilketan (Talka, 2007). Esne Beltzarekin hiru diska kaleratu ditu. Made In Euskal Herria (2008), Noa (2010) eta 3 Kolpetan (2011). Laugarren batek, Gora, 2013 bukaeran ikusiko du argia.

 Huntza taldea 2014an Bilbon sortutako musika taldea da, unibertsitate giroan elkartutako 6 gazte gipuzkoarrek osaturikoa. 

 

Taldekideak:

Josune Arakistain Salas (Lastur, Deba, trikitilari eta ahotsa), 2013 eta 2014-ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketaren irabazlea.

  • Uxue Amonarriz Zubiondo (Hernani, pandero eta ahotsa)
  • Aitor Huizi Izagirre (Hernani, biolina)
  • Aitzol Eskisabel Ruiz (Ataun, gitarra)
  • Inhar Eskisabel Ruiz (Ataun, baxua)
  • Peru Altube Kazalis (Arrasate, bateria).

 

 

Sorrera

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldekideak ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.

Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti honekin oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei. 

 

Pandemiaren ostekoa

2020an Europan zeharreko bira antolaturik zeukaten baina COVID-19 pandemiak dena bertan behera utzi zuen. Uda amaieran Euskadiko Orkestrarekin batera hiru abesti plazaratu zituzten, "Aldapan gora", "Olatu bat" eta "Lasai lasai". Josune Arakistainek bakarrean orkestrak lagunduta egindako "Olatu bat" abestiaren bertsio hau bereziki arrakastatsua izan zen.

 

 


 

NOGEN:

Nogen Donostian 2016an sortutako folk pop  musika talde bat da. Beraien abesti ezagunenak Nora eta Enarak direlarik.

Bost taldekidek osatzen dute Nogen:

  • Jokin Guilisagasti - Bateria eta koroak

  • Olatz Cuevas - Baxua

  • Markel Idigoras - Ukelelea eta ahotsa

  • Alex Irazusta - Gitarrak eta koroak

  • Eider Saez  - Ahotsa

     


     

EGUZKI ARGITAN

 

EGUZKI ARGITAN

(Eñaut Elorrieta)

Eguzki argitan 2019. urteko urrian atera zen kalera 

Eñaut Elorrietaren eskutik. Ken Zazpi taldeko abeslaria da

 Eñaut Elorrieta. Lugarri taldean eman zituen lehen urratsak,

 eta gero gitarrarekin lagundu zion Mikel Urdangarini 

lehen bi diskoetan. Hala ere, abeslari gisa nabarmendu

 da azken urteetan, eta berriki bakarkako lehen diskoa kaleratu du, 

 Deserriko kantak. Deserriaren gaiaren inguruan Joseba 

Sarrionandiak, Harkaitz Canok, Mario Benedettik edota Gabriel 

Arestik idatzitako olerkiak musikatu ditu Elorrietak lan horretan.

 


 Nogen


Melodia eta lelo itsaskorrak dira Nøgen taldearen bizkarrezurra. Hiru kantaz osatutako EP fresko batekin estreinatu zen, euskarazko eta ingelesezko doinuak nahastuz eta ukelele, gitarra, baxu, bateria eta ahots ezberdinekin jokatuz. Geroztik beste bi disko argitaratu ditu eta bertan Euria abestia ageri da lehengo urteko azaroak 25ean argitaratua.



 BERRI TXARRAK:


“Hunkigintza” da Berri Txarrak taldearen egitekoa, Gorka Urbizuren (ahotsa eta gitarra) arabera. “Transmisioa da kantuaren funtsa. Oso zorrotzak gara horretan. Hezurdura instrumentaletik abiatzen garenez, hitzik gabe ere kantuak zerbait esan behar digu, barruan zerbait ukitu” (1). Berri Txarrak 1994an sortu zuten, Lekunberrin (Nafarroa), Gorka Urbizuk, Aitor Goikoetxeak (bateria), Mikel Lopez Rubio-k (baxua) eta Aitor Orejak (gitarra). 1994ko urriaren 15ean eman zuten lehen kontzertua, Lekunberrin. Aurretik, Urbizu eta Goikoetxea Nahi Ta Nahiez taldean aritutakoak ziren, eta zenbait disko argitaratuak zituzten. 2004an Orejak taldea utzi egin zuen eta geroztik hirukotea da Berri Txarrak. 

Albumak

  • Berri Txarrak (1997, Gor Diskak)
  • Ikasten (1999, Gor Diskak)
  • Eskuak/Ukabilak (2001, Gor Diskak)
  • Libre  (2003, Gor Diskak)
  • Jaio.Musika.Hil (2005, Gor Diskak)
  • Payola (2009, Roadrunner Records)
  • Haria (2011, Kaiowas Records)
  • Denbora da Poligrafo Bakarra (2014, Only in Dreams)
  • Infrasoinuak (2017, Only in Dreams)