Izaro Andres
Mallabian jaioa da, ikastera Donostiara joan zen. AEBko Kalifornian zegoela erabaki zuen
musikaria izan nahi zuela. Hasierak eta Om diskoa 2014an hasi zen tabernetan abesten.
Oriol Flores bateria jotzailea ezagutu zuenean talde bat eratzea erabaki zuten.
Horretarako Oriolek Iker Lauroba, Ane Bastida eta Julen Barandiaran
ekarri zituen. 2016an Om diskoa plazaratu zuen, crowdfunding kanpaina bat egin ostean.
Izarok berak sortu zituen hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz dira, baina
gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du.
2017an hainbat kolaborazio ere egin zituen, hala Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika
abestian nola Gatibu taldearen Aske maitte bideoklipean ere. Gaztea irratian ere
kolaboratzen hasi zen, B aldea programan astelehen gauero nazioarteko musika
aztertzen du, saio bakoitzean herrialde batetako kantariak ezagutaraziz.
Durangoko Azokarako Hankapuntetan I lan laburra kaleratu zuen,berak dioenez kanta
"arraroen" bilduma bat. Iker Lauroba izan zuen alboan gitarra eta piano jole.
Mikel Urdangarinek Errefuxiatuak kantan kolaborazio bat ere egin zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina