2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

Olatz Salvador Zaldua (Donostia, 1990) kantautorea eta musikaria da. Eduki-taula 1 Bizitza 2 Ibilbidea 3 Diskoak 4 Erreferentziak 5 Kanpo estekak Bizitza Txiki-txikitik sentitu zuen bere barnean musikaren deia.[1] Solasean hasi baino lehenago kana-mamarrean aritzen omen zen. Eduardo Salvador eta[2] Iñaki Salvador musikarien alaba eta iloba da.[3][4] Ibilbidea 2010 geroztik urte pare bat lehenago sortu zen Skakeitan taldean aritzen da teklatua jotzen eta koruak egiten, musika jaialdi ugaritan parte hartuz.[5][6] 2014tik aurrera bakarkako bideari ere ekin dio.[7][8] Lagunek berak idatzitako abestiak entzutean animatu zuten jendaurrean erakustera.[9] Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egin ohi ditu.[10] 2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[5] 2021eko hasieran, urtarrilaren 19an, bigarren diskoa aurkeztu du: 'Aho uhal'. Hamabi kantuk osatzen dute, eta Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du. Harekin parte hartu duten musikariena ez ezik, beste artista baten ahotsa ere entzuten da haren kantuetako batean: Gata Cattana [11][12][13] Diskoak Zarautz Zuzenean (2017)[14] Zintzilik (2018, Airaka)[15][16] Aho uhal (2021) [17]

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina