2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

GATIBU



Gatibu taldea 2000. urte inguruan sortu zuten Alex Sardui
abeslariak (Exkixu taldeko kide ohiak)

eta Haimar Arejita gitarristak (Einbigu, Frik, Noiz?

                                                       eta beste zenbait taldetan aritutakoa). 

Biek Sarduiren Txulufrina eta arrosa

(Labayru Ikastegia-Ikastolen Elkartea) 

herri kantuen diskoan bat egin zuten, eta

elkarlan horretatik sortu zen talde bat  

eratzeko proiektua. Beste bi musikarirekin osatu

zuten laukotea: Mikel Caballero (baxua) 

eta Gaizka Salazar (bateria). Taldeari jarritako

izenaren zergatia, horrela azaldu zuen 

Sarduik elkarrizketa batean: “Gatibuak garelako.

Denaren gatibu. Maitasunaren gatibu, 

erregelen gatibu… Eta gero, bestalde, gatibu,

presoak gara, esklaboak, beste gauza  

askorena, hau da, bizi garen dinamikena, diziplina politikoarena…”

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina