2020(e)ko urriaren 2(a), ostirala

 

HEGAN ZETAK:

 

 



Abestia Zetak atera duen azkeneko abestia da.

‘Hegan’ izenburua du  Zetak taldeak single berria kaleratu du:

‘Hegan’. Gaztea irratiaren 30. urteurrenaren karira,

«euskal irrati ikonikoari egiten dion oparia» da kanta,

«batasuna ospatzeko soinu banda»,

euskaraz eta «Estatuko eszenan ate joka datorren single

nostalgiko eta indartsua»,

taldearen esanetan. Uztailaren 2an,

Zetak taldeak akustikoan jo zuen "Hegan"

abestia Tabakalerako Prisman. 

Elektronika poparen zerbitzura eta popa

elektronikaren zerbitzura jarrita, gizartean

bere lekua aurkitzen ez duen bikote batez ari da abestia:

«Elkarrekin zerua laztanduko dute».

Askatasunaren bilaketa eta honen prezioa

eta arriskua lantzen da bideoklip berrian. 

Abestia Pello Reparazek berak ekoitzi du

eta Zetak-ek «artearekin eta bereziki ikus-entzunezkoarekin

duen konpromisoa» nabarmendu du.