Agurainen 1990eko hamarkadaren amaiera sortu zen taldea, kideetako hiru (Aguayo, Fonta eta Aguayiko) Kaos Etiliko taldean aritu zirelarik. 2001eko irailean argitaratu zuten lehen diskoa, Mundo kaotiko izenekoa. Hurrengo lanak Raska y pierde izena du, 2003 apirilean kaleratutakoa. Estudioan grabatutako bi disko hauek merkaturatu ondoren, Gasteizko Azkena aretoan 2004 apirilaren 17an emandako kontzertua grabatzea erabaki zuten, 2005eko martxoaren 14an DVD batean argitaratuz.