2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

Zea Mays

Zea Mays rock estiloko euskal musikako talde bat da, Bilbon 1997an sortua.

  • Taldekideak:
  1. Asier Basabe (bateria)
  2. Ruben Gonzalez (baxua)
  3. Iñaki Imaz (gitarra)
  4. Aiora Renteria (ahotsa)



1997ko udan 7 kantuz osaturiko maketa grabatu eta urte berean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Sariak bultzada handia eman zien eta Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emateko aukera zabaldu zitzaien. Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten 1998an.
 
1998ko irailean Gor diskoetxearekin euren lehen diskoa grabatu zuten: Zea Mays. Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen.
 
Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten: Elektrizitatea. Urte hartako Euskal Herriko diskorik onena izan zen, Mondo Sonoro aldizkariaren iritzira. Urte bereko irailean bira bat hasi zuten Holandatik.
2002ko uztailean euren hirugarren diskoa grabatu zuten: Harrobian, oraingoan Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Hori baino lehenago, AEKantuz diskoan Mikel Laboaren kanta baten bertsioa grabatu zuten.
 
2003ko udan Europatik beste bira bat egin zuten: Alemanian eta Holandan. Urte honetan zehar, hainbat eta hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. 2004an Festimaden jo zuten eta horren ondoren disko berria grabatzeko geldialdia egin zuten.
 
2005eko martxoan euren azken diskoa plazaratu zuten: Sortuz, grabitatearen aurka. Disko honek arrakasta handia izan zuen eta taldea Euskal Herriko talderik puntakoenetarikoa bihurtu zen orduan.
 
2006ko abenduan 18/98 taldearen aldeko diskoan parte hartu zuten Astero, ostera hastera kantarekin.
 
2007an taldeak hamar urte bete zituen. Urte horretan kaleratutako Morphina diskoarekin taldearen ordura arteko ibilbidea laburbiltzen zuen DVDa jarri zuten salgai, hamarkada oso batean eskainitako kontzertuen irudiak biltzen zituena.
 
2010ean aldiz, Era diskoak ikusi zuen argia. Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa da, zuzenagoa eta positiboagoa. 
 

VENDETTA




                            VENDETTA

            


             Vendetta Euskal herriko musika talde bat da. Taldea 2009an sortu zen Nafarroan.Ska eta punk musika estiloak lantzen dituzte. Taldean parte artzen duten pertsonak:

Ruben Antón: Tronpeta jotzen du eta koroak egiten ditu.

Enrikko Vibrato: Bateria jotzailea da.

Javier Etxeberria:Bajoa jotzen du.

Pello Reparaz: Abestu egiten du taldean.

Luisillo Kalandraka: Kontrabaxua jotzen duena da.


2009 eta 2010 urte hasieran asi ziren abesti berriak egiten. Hauek dira bere abesti guztiak.
1.- Vendetta.
2.- Loco.
3.- Comando Ché Guevara.
4.- Egunero.
5.- Son Libre.
6.- Cómo Sube.
7.- Soy de Barrio.
8.- Ciudad Desolación.
9.- Crédito Hipotecario.
10.- Kolorez Busti.
11.- Es Mentira.
12.- Miedo.
13.- Munsters.


























Esne belltza



ESNA proiektua, Esne Beltza taldearen 5.estudioko lana da eta bi diskok osatzen dute. Lehenengo diskoa eta bi diskoak bilduko dituen Digi Pack-a aurtengo Durangoko Azokan plazaratuko dira eta bigarren diskoa aldiz, 2016ko maiatzean. Lehen disko honek 8 abesti eta maila handiko kolaborazioak jasotzen ditu; “El Canilo de Jerez”, Ander “Green Valley”, Ruben “La Pegatina”, ZOO, Rude… Aipamen berezia merezi du ere, Luis Toledo diseinatzaileak proiektu honetarako eginiko lanak, muskari paregabeko egonlekua eskaintzen baitio.



2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

Ken zazpi

                           KEN ZAZPI

Ken zazpi  Jon Mikel Arronategi, Igor Artzanegi, Beñat Serna, Iñaki Zabaleta, Jon Fresko eta Eñaut Elorrieta musika taldea da.
1996ko Udazkenean Gernikan,(Bizkaia) sortu zen baina, 2000. urte arte ez ziren lanean serio hasi.
Disko asko grabatu zuten: Ilargia, Haizea, Itsasoa gara, Gutuna, Ezer ez da betiko...



KEN ZAZPI: ARGIAK

Abeslaria, Eñaut Eliorrieta deitzen da eta Gernikan jaio zen 1996an.
2000.urtean, taldea bat eta disko bat atera zuten. 8 diska dituzte baina duela urte bat, Eñaut Elorrietak taldean ez zuela gehiago erabaki zuen baina zorionez, duela hilabete batzuk, Ken zazpi taldea batu eta dikak ateratzen jarraitzen dute.

Gaur, beraien abesti garrantzitsu bat jarriko dugu. Oso ezaguna eta polita da. Gure ustez, beraien abestirik politenetako bat.

2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea


  
                                          Sarri Sarri (Kortatu)






Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu.

Irratikoak han ziren
emititzen zuzenean
paella jango zutela
eta Piti eta Sarri bere muturretan
saltzan zeudela konturatu gabeak.

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri.

Zaila dugu sortzea
doinu gogozagorik
Sarri dio herriak
txanpainaz ospaturik
Iruñeko entzierroa
desentzierroa hemen
zapi gorriak
zerua du estaltzen.

Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi badoaz,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, hanka kalera
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bafleetatik...
kriston martxa dabil!

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu







Vendetta 

Vendettaren taldekideak hauek dira: 

- Pello Repáraz: tronboia jotzen du eta ahotsa jartzen du.

- Ruben Antón: tronpeta jotzen du eta koroak egiten ditu

- Javier "hurakan" Etxeberria: gitarra jotzen du eta ahotsa jartzen du.

- Luisillo Kalandraka; baxua jotzen du eta ahotsa jartzen du.

- Enriko Rubiños: bateria jotzen du eta perkusioa egiten du.

Vendettaren jatorria Nafarroan izan zen Euskal herrian eta 50 abesti dituzte eta 2009 eta 2010 urte hasieran taldea abesti berrien forma emateko biltzen da. Hasieran, bi abesti argitaratu zituzte. 



 

Esne Beltza

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Taldea sortzeko ideia Xabi Solanok izan zuen, Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak proposatutako paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta.
Kontrabanda taldeko musikari batzuez gain, talde honi Xabi Solanorekin Etzakit eta The Solanos taldeetan aritutako beste musikari batzuk batu zitzaizkion. Zigor Lanpre, Jon Elizalde, Sergio Ordoñez «Patxuko», Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta, Pello Gorrotxategi, Iban Zugarramurdi, Haritz Lonbide izan ziren Esne Beltzako lehen taldekideak. Hitzak idazteko Jon Garmendia «Txuria», Solanorekin 20 urtetik gorako ibilbide artistikoa egin duen poeta eta idazlea.
 Esne Belta

2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

IGELAK eta GATIBU



Ez zen espekulatzeko eguna, gozatzeko modukoa baizik. Egun luze eta lanpetuak bukatu eta gero, Igelak filmaren errodajea bukatu da. Arteleku izan da filmaren bihotza eta bertan errodatu da filmaren zati handi bat. Sormen artistikoa gune izan duen eraikinak eman dio bukaera Igelak filmari. Adio zentzurik zabalenean…
Espekulazioei buruz ari ginen. Izan ere azken asteotan sortutako hainbat aztarna hormetan erantsita daude oraindik, lan nekaezin eta zorrotzaren erakusgarri: marrazkiak, atrezzoak…
Nostalgia. Oso litekeena da Igelak izatea Artelekun errodatuko den azken filma. Kartel batek zera dio: “Azken 15 urteotan Easo enpresako langileek hartu dute Arteleku. Gero, materialen montajeez arduratzen den empresa baten lantengia izan da, edo pentsu konposatuen enpresa batena…”. Ausartuko al litzateke norbait Artelekuren inguruan dokumental bat edo making of bat egitea? Merezki luke
Igelak 2016ean estreinatu da. Zinean elkar ikusiko dugu! 
Gatibuk sortutako Igelak filmaren abesti printzipala eta bideoklipa.

KEN ZAZPI

1996. urtean Gernikan sortutako musika talde bat da. Talde hartan Jon Mikel Arronategi, Eñaut Elorrieta, Igor Artzanegi, Beñat Serna, Iñaki Zabaleta, Jon Fresko eta Ruben Caballero parte hartzen zuten.

"Aurtengo gorakada" bildumaren lehen zatiak eman zuen Ken Zazpiren berri 1997an, "Bi eta bat" abestiarekin. 2000. urte arte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan, gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan.

Zortzi disko grabatu zituzten, baina famatuenak, Bidean, Argiak, Phoenicoperus eta Ortzeemugak begietan.


                                                            

                                                       KAOTIKO

Agurainen 1990eko hamarkadaren amaiera sortu zen taldea, kideetako hiru (Aguayo, Fonta eta Aguayiko) Kaos Etiliko taldean aritu zirelarik. 2001eko irailean argitaratu zuten lehen diskoa, Mundo kaotiko izenekoa. Hurrengo lanak Raska y pierde izena du, 2003 apirilean kaleratutakoa. Estudioan grabatutako bi disko hauek merkaturatu ondoren, Gasteizko Azkena aretoan 2004 apirilaren 17an emandako kontzertua grabatzea erabaki zuten, 2005eko martxoaren 14an DVD batean argitaratuz.
                                                     
Negu GORRIAK SEXU MAKINA


  • Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren musika taldea izan zen. Haien estiloan, rock, rap eta reggae nahasten ziren eta euskaraz abesten zuten. Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten. 1990ean sortu zuten taldea eta 90ko hamarkadako Euskal Herriko talderik garrantzitsuena izan zen.


     



EN TOL SARMINTO

         Araba sortu zen talde hau, ska-rock talde bat da. 2005ean asi ziren jotzen baina beraien lehengo lana Vendimia Seleccionada (2008) grabatu arte ez zuten benetako bidea aurkitu haize instrumentuekin. Araban errioan asi ziren kontzertua jotzen. Euskal Herritik eta batez ere Arabar Errioxatik kontzertuz kontzertu ibili ostean, 2012.urtean taldeak lan berria argitaratu zuen, Sonovision Rock Lab estudioetan (Logroño, Errioxa) Dan Diez-ek grabatuta eta masterizatuta. Hacia la Luna izena hartu zuen 13 abestiz osatutako diskoak eta Baga-Bigak ekoiztu zuen. Bertan, izenezko hainbat musikarik parte hartu zuten, Iñaki Ortiz de Villalbak (Betagarri) eta Enrique Villarealek “El Drogas” besteak beste.

(E.T.S) Taldeko kideak:
  • Iñigo Etxezarreta: gitarra eta ahotsa
  • Ruben Campinun: baxua, ahotsa, eta koruak
  • Floren Nuela: bateria
  • Jabier Lucas: tronboia
  • Ruben Terreros: tronpeta

2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

'Lingua navarrorum' abestia, berrituta 24 urte geroago


Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek 1992ko Nafarroa Oinez-eko abestia eguneratu dute, hainbat hizkuntza gutxiturekin egindako bertsio batean.
Erentzun eta Ibaialde ikastolek Txikiak Handi egitasmoaren barruan 1992ko Nafarroa Oinez-eko abestia eguneratu dute, eta hainbat hizkuntza gutxiturekin egindako bertsio bat sareratu dute. Bertsio berrian, besteak beste, kitxua, kaxubiera eta korsikera entzun daitezke. Abestia eguneratuta, hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu eta elkarren arteko zubiak eraiki nahi dituzte.Bideoa: 'Lingua navarrorum' 2016 (Nafarroa Oinez)


1992an Vianan egin zen Nafarroako ikastolen aldeko jaia, eta beste hizkuntza batzuetako erabiltzaileek kantatu zuten, euskararik gabeko Nafarroa zer arraroa litzatekeen nabarmenduz. Bideoa: 'Lingua navarrorum' 1992.


Aurten, Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolen aldekoa izan da festa. Bideoa: aurtengo bideoklipa (Nafarroa Oinez).



KEN ZAZPI


Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxu jotzailea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996 Gernikan (Bizkaia) sortutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, Ken Zazpi izenburuarekin.

2000. urte arte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan, gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxican, Jose Alberto Batizen laguntzarekin. Grabaketa hura Iñaki Uohoren etxean egin zuten.






2016(e)ko ekainaren 3(a), ostirala


Goflow-Azken bertsoa
Euri tanta bakoitzean

kantuz eskertu


Berri Txarrak - Lemak, aingurak



Berri Txarrak - Lemak, aingurak


pozik zirudien euriaren etorbidean
lorategiak zapaltzen eman dugu gaua
harlauzen gainean oin-hutsetan saihesten
euskaldunak dantzan jartzeko trabak

gure beldurren lema astuna hartu

pozik zirudien hodei ilunen erresuman
poliki biluzten eman dugu gau osoa
hasia da marrazten teilatuen ingerada
ekarri marrubiak ezpainetara

gure beldurren lema astuna hartu
eta lotsaren aingura hondoratu

haize boladen mende bizi: izan

botoirik sakatu ez tarte luze batez
helbide oro ahaztu
dena dekoratu bat dela onartuta
azalen itun ero bat sinatu

pozik zirudien euriaren etorbidean
poliki biluzten eman dugu gaua


Autobus Magikoa: Denbora

Zure Begirada - ETS



Zure Begirada - ETS



Zure begiradak min egin dit baina estali ezin den lotsa ikusten da. Gela itsu honetan erakutsi behar zein gogorra zaren besteen aurrean. Eskerrak "lagunak" eta ingurua! Irakatsi didazue beldur hitza. Hemendik aurrera lasaitasunean eraikiko dut bizitza. Goizeko izpiekin bat eguneroko samina. Kolpeak eta irainak ikastolarako bidean. Arratsetan hesiak dira lagunak. Ametsetan hegoak malko artean. Heldu da jolas-ordua, denbora nire etsaia. Negarra ezin atera, ustezko leihaketa honetan. Zer izan da nik gaizki egin nuena? Zergatik bada apurtzen dute nire arima? Zure begiradak min egin dit baina estali ezin den lotsa ikusten da. Gela itsu honetan erakutsi behar zein gogorra zaren besteen aurrean. Eskerrak "lagunak" eta ingurua! Irakatsi didazue beldur hitza. Hemendik aurrera lasaitasunean eraikiko dut bizitza. Ezin ulertu jarrera, ezin gozatu aisiaz, ezin topa erantzunak, ezin eraiki mundua. Gizartea beste albora begira. Jendartea belarriak estalita. Lurra ukitu ostean, gora begira oihua, ez zaituztet alboan behar! Eta gaurko inozoak, biharko zarama dira. Zure begiradak min egin dit baina estali ezin den lotsa ikusten da. Gela itsu honetan erakutsi behar zein gogorra zaren besteen aurrean. Eskerrak "lagunak" eta ingurua! Irakatsi didazue beldur hitza. Hemendik aurrera lasaitasunean eraikiko dut bizitza. Zure begirada Zure begirada


2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

carl

carl watermark, zure                                                                                                                    begiek                                       

2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

FERMIN MUGURUZA KOLORE BIZIA


FERMIN MUGURUZA NOLA?


‘NOLA?’, Fermin Muguruzaren disko eta dokumental berria

Fermin Muguruzak bere azken lanaren berri eman du gaur goizean. NOLA? izeneko diskoa eta dokumentala grabatu ditu New Orleansen, eta abenduaren 3an argitaratu ditu CD-DVD formatuan.Musikariak prentsa ohar baten bidez azaldu duenez, Katrina urakanaren hondamendia gertatu eta hamar urte geroago New Orleansera joan zen eta hango musikariekin 10 kantu grabatu zituen, gehienak Negu GorriakKortatu eta Muguruzarenak berarenak, dokumental bat zuzendu ere. Lan horretan “egitasmoaren protagonistek hurbiltzen gaituzte beraien errealitatera, hondamendia kontatzeko —nola komunitateak berreraiki egin zuen hiria, egun dituzten erronka berriak—, eta musikaren ezinbesteko paperaz aritzeko —nortasun ikur bezala—, baita bizitza eta heriotza ospatzeko ere”.