2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

'Lingua navarrorum' abestia, berrituta 24 urte geroago


Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek 1992ko Nafarroa Oinez-eko abestia eguneratu dute, hainbat hizkuntza gutxiturekin egindako bertsio batean.
Erentzun eta Ibaialde ikastolek Txikiak Handi egitasmoaren barruan 1992ko Nafarroa Oinez-eko abestia eguneratu dute, eta hainbat hizkuntza gutxiturekin egindako bertsio bat sareratu dute. Bertsio berrian, besteak beste, kitxua, kaxubiera eta korsikera entzun daitezke. Abestia eguneratuta, hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu eta elkarren arteko zubiak eraiki nahi dituzte.Bideoa: 'Lingua navarrorum' 2016 (Nafarroa Oinez)


1992an Vianan egin zen Nafarroako ikastolen aldeko jaia, eta beste hizkuntza batzuetako erabiltzaileek kantatu zuten, euskararik gabeko Nafarroa zer arraroa litzatekeen nabarmenduz. Bideoa: 'Lingua navarrorum' 1992.


Aurten, Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolen aldekoa izan da festa. Bideoa: aurtengo bideoklipa (Nafarroa Oinez).


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina