2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

IGELAK eta GATIBU



Ez zen espekulatzeko eguna, gozatzeko modukoa baizik. Egun luze eta lanpetuak bukatu eta gero, Igelak filmaren errodajea bukatu da. Arteleku izan da filmaren bihotza eta bertan errodatu da filmaren zati handi bat. Sormen artistikoa gune izan duen eraikinak eman dio bukaera Igelak filmari. Adio zentzurik zabalenean…
Espekulazioei buruz ari ginen. Izan ere azken asteotan sortutako hainbat aztarna hormetan erantsita daude oraindik, lan nekaezin eta zorrotzaren erakusgarri: marrazkiak, atrezzoak…
Nostalgia. Oso litekeena da Igelak izatea Artelekun errodatuko den azken filma. Kartel batek zera dio: “Azken 15 urteotan Easo enpresako langileek hartu dute Arteleku. Gero, materialen montajeez arduratzen den empresa baten lantengia izan da, edo pentsu konposatuen enpresa batena…”. Ausartuko al litzateke norbait Artelekuren inguruan dokumental bat edo making of bat egitea? Merezki luke
Igelak 2016ean estreinatu da. Zinean elkar ikusiko dugu! 
Gatibuk sortutako Igelak filmaren abesti printzipala eta bideoklipa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina