2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

 BERRI TXARRAK:


“Hunkigintza” da Berri Txarrak taldearen egitekoa, Gorka Urbizuren (ahotsa eta gitarra) arabera. “Transmisioa da kantuaren funtsa. Oso zorrotzak gara horretan. Hezurdura instrumentaletik abiatzen garenez, hitzik gabe ere kantuak zerbait esan behar digu, barruan zerbait ukitu” (1). Berri Txarrak 1994an sortu zuten, Lekunberrin (Nafarroa), Gorka Urbizuk, Aitor Goikoetxeak (bateria), Mikel Lopez Rubio-k (baxua) eta Aitor Orejak (gitarra). 1994ko urriaren 15ean eman zuten lehen kontzertua, Lekunberrin. Aurretik, Urbizu eta Goikoetxea Nahi Ta Nahiez taldean aritutakoak ziren, eta zenbait disko argitaratuak zituzten. 2004an Orejak taldea utzi egin zuen eta geroztik hirukotea da Berri Txarrak. 

Albumak

  • Berri Txarrak (1997, Gor Diskak)
  • Ikasten (1999, Gor Diskak)
  • Eskuak/Ukabilak (2001, Gor Diskak)
  • Libre  (2003, Gor Diskak)
  • Jaio.Musika.Hil (2005, Gor Diskak)
  • Payola (2009, Roadrunner Records)
  • Haria (2011, Kaiowas Records)
  • Denbora da Poligrafo Bakarra (2014, Only in Dreams)
  • Infrasoinuak (2017, Only in Dreams)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina