2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

 Huntza taldea 2014an Bilbon sortutako musika taldea da, unibertsitate giroan elkartutako 6 gazte gipuzkoarrek osaturikoa. 

 

Taldekideak:

Josune Arakistain Salas (Lastur, Deba, trikitilari eta ahotsa), 2013 eta 2014-ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketaren irabazlea.

  • Uxue Amonarriz Zubiondo (Hernani, pandero eta ahotsa)
  • Aitor Huizi Izagirre (Hernani, biolina)
  • Aitzol Eskisabel Ruiz (Ataun, gitarra)
  • Inhar Eskisabel Ruiz (Ataun, baxua)
  • Peru Altube Kazalis (Arrasate, bateria).

 

 

Sorrera

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldekideak ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.

Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti honekin oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei. 

 

Pandemiaren ostekoa

2020an Europan zeharreko bira antolaturik zeukaten baina COVID-19 pandemiak dena bertan behera utzi zuen. Uda amaieran Euskadiko Orkestrarekin batera hiru abesti plazaratu zituzten, "Aldapan gora", "Olatu bat" eta "Lasai lasai". Josune Arakistainek bakarrean orkestrak lagunduta egindako "Olatu bat" abestiaren bertsio hau bereziki arrakastatsua izan zen.

 

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina