2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea



Esne Beltzak ‘Agurrik ez’ kantaren bertsio
berria grabatu du etxetik
Oreka TX-ekin batera grabatu zuen lehenik 2016an Esne Beltzak
argitaratu zuen ‘Esna2’ albumaren parte bezala. Jon Garmendia ‘Txuria’-ren hitzekin
, presoen azalean sartzera gonbidatzen gaitu kantak.
Gaizka Peñafielek egin du bideoaren edizioa.
Esne Beltza itxialdiaz baliatu da ‘Agurrik ez’ abestiaren bertsio eder bat
sortzeko. Jon Garmendia ‘Txuria’ da letragilea, beste kantu askotan bezala,
eta Gaizka Peñafiel ere bidelagun izan dute proiektu txiki honetan,
etxean grabatutako bideoa editatzeko garaian.
Preso bizi direnen azalean jarri da Xabi Solano bere ahotsarekin.
«Badira noiz aterako diren ere ez dakitenak, urteak joan, urteak etorri
, metro gutxi batzuetan lotuta bizi direnak. Maite dituztenak ikusi eta
ukitzeko minutu bakan batzuk soilik dauzkatenak, maitasuna gutunez
eta telefonoz bakarrik gozatzeko aukera dutenak. Horiek dira benetako
konfinatuak, euskal preso politikoak, gure bihotz gogoetan aske daudenak»,
azaldu du taldeak.

Kanta originala Esne Beltzak Oreka TX-ekin argitaratu zuen 2016an,
‘Esna2’ diskoaren baitan. Lan horretan Esne Beltzak, bere ibilbidean lehen aldiz,
taldekoak ez diren bi musika ekoizlerekin elkarlanean aritu zen.
Batetik, Lauren Dupuy frantziar ingeniari eta ekoizle ezagunarekin, 2015ean
, eta 2016an Angélique Kidjo-rekin eginiko lanagatik bi Grammy sari irabazitakoa.
Eta bestetik, Jeremie Garat Sohütako gaztea, biolontxelista eta sortzaile euskalduna.
MAIDER ARRARAS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina