2021(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea

E.T.S DATUAK: Jatorria Ekora, Araba ( Euskal Herria) Musika mota Ska Punk Urteak 2005 – gaur TALDEKIDEAK: Iñigo Etxe, Rubén Campi, Floren Nuela, Jabier Lucas, Rubén Terreros. En Tol Sarmiento Ekoran (Arabako Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez.. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi gitarra, Iñigo eta Kanpi eta bateria atzean Floren. Dena den, Kanpik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean, aldi berean, abesti propioak konposatzen hasi zirelarik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina