2021(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea

 HITZEMAN

 


Pello Reparaz (ZETAK) musikariak “Hitzeman” bideoa aurkeztu du Youtubeko bere kanalean eta zaleekin zuzenean ere hitz egingo du.

“Hitzeman” lanean, hitza emateko kontzeptuaren gaineko kontakizuna eratu dute ZETAK eta Oques Grasses taldeek, bertsoak euskaraz eta katalanez uztartuta.

Abestiak entzuleari zuzenean galdetzen dio: «Guzti honen ondoren zer egingo duzu gehiagotan? Familiarekin denbora gehiago pasa? Zure buruarekin? Lagunekin?”, zioen Pello Reparazek sare sozialetan.

Abesti berria bideo eta guzti dator, eta bideo hori jarraitzaileek ZETAKi bidali dizkioten piezekin osatu dute. Bideoa ostirala 13an argitaratu zuten, eta Pello Reparazek berak parte hartuko zuen estreinaldian, ZETAK taldearen Youtube kanalean, bideoari buruz eta “Hitzeman” kontzeptuari buruz zuzenean eta denbora errealean hitz egin zuten zaleekin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina