LUMAK HUNTZA
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldekideak
ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu
eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari
forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren,
bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.
- Josune Arakistain Salas (Lastur, Deba, trikitilari eta ahotsa), 2013 eta 2014-ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketaren irabazlea.
- Uxue Amonarriz Zubiondo (Hernani, pandero eta ahotsa)
- Aitor Huizi Izagirre (Hernani, biolina)
- Aitzol Eskisabel Ruiz (Ataun, gitarra)
- Inhar Eskisabel Ruiz (Ataun, baxua)
- Peru Altube Kazalis (Arrasate, bateria).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina