Izaro Andres Zelaieta edo Izaro (Mallabia, Bizkaia, 1993ko abenduaren 31)
kantaria da.
2014an hasi zen tabernetan abesten. Oriol Flores bateria jotzailea ezagutu zuenean
talde bat eratzea erabaki zuten. Horretarako Oriolek Iker Lauroba, Ane Bastida eta
Julen Barandiaran ekarri zituen. 2016an Om diskoa plazaratu zuen, crowdfunding
kanpaina bat egin ostean. Izarok berak sortu zituen hitz guztiak eta musika. Abesti
gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du.[2][3]
2017an hainbat kolaborazio ere egin zituen, hala Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika
abestian,[4] nola Gatibu taldearen Aske maitte bideoklipean ere. Gaztea irratian ere
kolaboratzen hasi zen, B aldea programan astelehen gauero nazioarteko musika
aztertzen du, saio bakoitzean herrialde batetako kantariak ezagutaraziz.[5]
Durangoko Azokarako Hankapuntetan I lan laburra kaleratu zuen,[6] berak
dioenez kanta "arraroen" bilduma bat. Iker Lauroba izan zuen alboan gitarra
eta piano jole. Mikel Urdangarinek Errefuxiatuak kantan kolaborazio bat ere egin zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina