2020(e)ko azaroaren 3(a), asteartea

Ez naz makurtuko

 

Ez naz makurtuko




Gatibu taldeak ‘Azken indioak’ diskoan atera zuen ‘Ez naz damutuko’ abestiaren bideoklipa eman du argitara.

Gatibu Gernika-Lumo aldeko (Bizkaia) rock estiloko musika talde bat da, 2000ko udan sortua. Mendebaleko euskaran abesten dute; Busturialdeko euskalkian, zehazki. Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, zazpi disko kaleratu dituzte. Abeslari nagusia Alex Sardui da.

Gatibu taldea 2000. urte inguruan sortu zuten Alex Sardui abeslariak eta Haimar Arejita gitarristak. Biek Sarduiren Txulufrina eta arrosa  herri kantuen diskoan bat egin zuten, eta elkarlan horretatik sortu zen talde bat eratzeko proiektua. Beste bi musikarirekin osatu zuten laukotea: Mikel Caballero (baxua) eta Gaizka Salazar (bateria).


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina