Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldekideak
ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu
eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari
forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren,
bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.
Josune Arakistain Salas (Lastur, Deba, trikitilari eta ahotsa), 2013 eta 2014-ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketaren irabazlea.
Zetak Pello reparazek2019. urtearen hasieran sorturiko musika elektroniko taldea da. Hain zuzen, 2018. urtearen bukaeran Vendettamusika taldea desegin ondoren sortu zuen proiektu hau.
Zetak Pello reparazek2019. urtearen hasieran sorturiko musika elektroniko taldea da. Hain zuzen, 2018.
urtearen bukaeran Vendettamusika taldea desegin ondoren sortu zuen proiektu hau.
En Tol Sarmiento (E.T.S.) Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean.18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen; bi kitarrista, Iñigo Etxezarreta eta Ruben Campinun, eta baterian Floren Diaz. Dena den, Kampik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi ziren, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean. Hilabete gutxien ostean, taldea abesti propioak konposatzen hasi zen.
2006 eta 2007 urteren artean Arabar Errioxan kontzertuak ematen hasi ziren, Bujo tronpeta-jolea ezagutu arte. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: ska estiloa. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen Vendimia Seleccionada, sei abestiz osatutako maketa-diskoa.
2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Rubén Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen.
2012. urtean “Hacia la Luna” diskoa grabatu zuten Logroñoko Sonovision Rock Lab estudioetan, Dan Diez-en eskutik. Taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin hasi zen lanean eta aldi berean, E.T.S.-ren abestiak Euskal Herri osotik hasi ziren entzuten. Beste alde batetik, kontzertu asko hasi ziren jotzen Arabar Errioxatik kanpo, zuzeneko indartsu eta alaitsu bat eskainiz.
Bi urte geroago, 2014. urtean, Zure Mundua izeneko hirugarren lana grabatu zuten Usurbilgo Higain Estudioetan, Haritz Harreguyren eskutik. Taldea izena hartu eta jarraitzaile kopurua handituz joan zen.
Hurrengo urtean, 2015ean, Gasteizen ospatutako baina Oiongo San Bizente ikastolak antolatutako Araba Euskaraz egunerako abestia E.T.S.-k konposatu zuen. Urte berean, taldeak Beldurrik ez laugarren lana grabatu zuen SonidoXXI estudioan (Galar , Nafarroa), Javi San Martinen eskutik. Disko motzagoa, soilik euskaraz eta rockeroagoa. Durangoko Azokan aurkeztu eta lehenengo 10 salduenen artean sartu zen.
Bi urteetako bira eskaini ostean, 2017an Ametsetan lana argitaratzen du taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin. Proiektu honek bi atal izango ditu. Alde batetik, 2017ko Gasteizko jaietan 10.000 pertsonen aurrean grabatutako zuzeneko disko bat eta DVDa. Bestetik, taldearen bizitza azaltzen duen 55 minutuko dokumentala. Beraz, Ametsetan lanarekin, ETSk bere 12 urteko historiaren errepasoa egingo du. Taldeak puntu eta jarrai bat iragarri zuen erronka musikal berrietan murgiltzeko asmoz.
Urte bat beranduago, E.T.S.-k 2019ko Herri Urratseko kantua konposatu zuen. Taldea Pello Reparaz produktorearekin lanean hasi zen.
2019ko abenduan En Tol Sarmientok bere seigarren lana aurkezten du, Aukera Berriak (Baga-Biga). Lan honekin taldeak bi urte lehenago iragarritako aldaketa gauzatuko du.
Aukera berriak lan serioa, exigentea, modernoa eta heldua da. Aurrekoekin konparatuz salto kualitatibo bat nabaritzen da, izan ere, produktore batekin lantzen duten lehenengo diskoa da. Hori dela eta, bai musikan, bai letran, detailerik txikiena ezin hobeto zainduta egoteaz gain, taldea estilo berriak probatzera ausartu egin da.
Gaur egun, taldea bere azken lana aurkezten ari da eta Euskal Herrian jarraitzaile gehien mugitzen duen taldeetariko bat bilakatu da.
2020(e)ko azaroaren 3(a), asteartea
REGGAEN HEGAN (AGUR)
Abesti hau vendetta taldeak abesten du, 2016an kaleratu zuten abestia eta bother albumarena da. Abesti hau taldearen azken bideo klipa izan zen, Agur esateko erabili zuten abesti hau. Hauek dira taldekideak:
Gatibu taldeak ‘Azken indioak’ diskoan atera zuen ‘Ez naz damutuko’ abestiaren bideoklipa eman du argitara.
Gatibu Gernika-Lumo aldeko (Bizkaia) rock estiloko musika talde bat da, 2000ko udan sortua. Mendebaleko euskaran abesten dute; Busturialdeko euskalkian, zehazki. Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, zazpi disko kaleratu dituzte. Abeslari nagusia Alex Sardui da.
Gatibu taldea 2000. urte inguruan sortu zuten Alex Sardui abeslariak eta Haimar Arejita gitarristak. Biek Sarduiren Txulufrina eta arrosa herri kantuen diskoan bat egin zuten, eta elkarlan horretatik sortu zen talde bat eratzeko proiektua. Beste bi musikarirekin osatu zuten laukotea: Mikel Caballero (baxua) eta Gaizka Salazar (bateria).
ETS AURKITU GENITUEN
Euskal Herriko ska-rock musikako talde bat da, reggae eta punk-rock doinuak ere sartzen
dituena.
Arabako Ekora herrian sortu zen, 2005ean. Estudioko lehengo lana Vendimia Seleccionada
(2008) grabatu arte, ez zuten benetako bidea aurkitu haize instrumentuekin.
Aurkitu genituen kanta aukeratu dut. Kanta 2018ko otsailaren 14ean argitaratu zen.
SEXUAREKIN BAT
Sexuarekin bat, En Tol Sarmientoren (ETS)
abestia da ahala ere abesti horretan Pello
Reparazek laguntzen du abeslari moduan.
ETS, Araba Errioxan sortu zen 2005. urtean.
5 mutilek osatzen dute; Iñigo Etxezarreta, Ruben
Campi,Floren Nuela, Jvier Lucas, Ruben Terreros.
Beraien musika estilo mota SKA eta PUKA da.
Sexuarekin bat abestia 2018-ko martxoaren 14an
atera zen eta festaz festa abesti hau jotzen joan dira,
ETSren abesti hoek arrakasta handia izan zuen eta
Euskal Herriko abesti ezagunenetariko bat ere izan zen.
Hrai ETS taldea absti lasaiagoak ateratzen hari dira
baina ahala ere ETS oso talde famatua da Euskal Herrian.
Nøgen
Datuak
Jatorria
Donostia (Gipuzkoa)
Musika mota :folk pop indie
Urteak
2016 -orain
Produkzioa
Diskoetxea(k)
Airaka
Taldekideak
Jokin Guilisagasti - Bateria eta koroak
Olatz Cuevas - Baxua
Markel Idigoras - Ukelelea eta ahotsa
Alex Irazusta - Gitarrak eta koroak
Eider Saez (2018-orain) - Ahotsa
Lehengo taldekideak
Ane Negueruela (2016-2018) - Ahotsa
Informazio gehigarria
https://www.nogenband.com
Nøgen 2016an sortutako folk pop musika talde bat da. Bost taldekidek osatzen dute Nøgen, egun, beraien abesti ezaguneneak Nora eta Enarak direlarik.
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da.
Taldekideak ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan
ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan.
Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren,
bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.
Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen,
Harro gaude kantua plazaratuz.
Abesti honekin oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten.
Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei.
[2018an Lasai lasai izeneko EP-a aurkeztu ondoren Xilema izeneko disko osoa
argitaratu zuten.
EITBkoGaztea! irratiko DIDA saioan aurkeztua izan zen, eta bideoklipa telebistako