En Tol Sarmiento —ETS siglaz ere ezaguna— Euskal Herriko ska-rock musikako talde bat da, reggaeeta punk-rock doinuak ere sartzen dituena. ArabakoEkora herrian sortu zen, 2005ean. Estudioko lehengo lana Vendimia Seleccionada (2008) grabatu arte, ez zuten benetako bidea aurkitu haize instrumentuekin.
Opari berezia jaso du Gaztea Euskal irratiak, beraien 30. urteurrenean: Pello Reparaz gidari duen Zetak taldearen "Hegan" abestia, hain zuzen. Abestia 'Dida'n estreinatu dute, eta bideoklipa, berriz, Gazteako webgunean dago ikusgai. Pedro Artolak zuzendutako lana da.
1990ean hamarkadan jaio zen Gaztea eta urte berean jaiotakoak dira, halaber, "Hegan" Pello Reparazek sortutako abestiko protagonistak. Are gehiago, 1990eko udaberrian jaio ziren bai Gaztea eta baita Pello ere. Egun gutxiren aldearekin baino ez. Horregatik, "hegan egiten duten 90eko bi bala" dio kantuak. Zetakek antzekotasun hori kontuan izan du, eta Gaztearen urtemugari ekarria egin nahi izan dio, aldez aurretik sortuta zeukaten abestia oparituz.
2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea
Zetak
musika taldeak 'Zeinen ederra izango den' abesti berria aurkeztu du
Zetak
musika taldeak 'Zeinen ederra izango den' abestia aurkeztu berri du.
Itxialdia zail zamarra izaten hasia da euskaldun askorentzat. Hortaz,
itxialdia eramangarriago egiteko helburuarekin, musika banda nafarrak
itxaropenaren aldeko ereserki bat plazaratu du. Hala, taldearen
zaleek musika bandari bidalitako 9.433 bideoekin bideoklip bat egitea
otu zaie.
Berrogeialdiaren
ondoren kalera irtetea zein zoragarria izango den azaltzen du
abestiak. Ikus-etzunezkoan
itxialdiaren ondorioz gozatu ezin ditzakegun gauzak ageri
dira, hala nola, bidaiak, mendiak, lagunak, eguzkia, besarkadak,
barreak, haizea edota muxuak. Bideo deiei esker, senide zein lagunen
arteko loturak nagusitu dira alde batetik itxialdian, baina bizitzak
eskaintzen dituen gainerako gauzak bertan behera geratu dira.
KORONABIRUSA
Kaxixa izeneko talde batek “ koronabirusa” izeneko abestia atera du.
Aia Perez izeneko neska bat egin du, Irundarra.
Toki Alai eskolan ikasten dut, lehenengo mailan,
baina orain faltan botatzen ditut lagunak.
Aitak eta biok egin ditugun bi abesti aurkeztu nahi dizkizuet.
Hitzak eta musika nik asmatu ditut eta aitak musika tresnak jo ditu
eta grabaketa egin du, gero denon artean bideoak grabatu ditugu.
Gustatuko zaizuela espero dut eta garai zail honetan zuen
baina ume hain txiki batek egiteko oso oso ondo dago.
Oso kreatiboa da. Pasatzen hari garen gertakera honekin
aurrera jarraitzen animatzen digu. Oso polita da.
NAROA PINGARRON
Maddalen Arzallus eta Iñaki Gurrutxagak”Etxean gaudenoi” jarritako bertsoak.
Maddalen Arzallus eta Iñaki Gurrutxagak “etxean gaudenoi”
bertso hauek egin dituzte.Itxialdia zaila egiten ari da
euskaldunon askorentzat.
Itxialdia eramankorrago egiteko helburuarekin,bi bertsolari
hauek,konfinamenduari buruzko bertso batzuk egin dituzte.
Koarentenan zer gauzak egin ditzazkegun,eta
zer egin ez ditzazkegun azaltzen dizkigute bertso hauen bitartez.
Ezin dugu baloiarekin jolastu,lagunak besarkatu,kalera atera.
Ospitalean daudenak,etxerik gabe daudenak
ez daudela hobeto ere aipatzen dute.
Etxean gauden bitartean,aprobetxatu lasai egoteko
eta bertan dauden pertsonekin gozatzeko.
OIHAN MENDILUZE
SKAKEITAN & LAGUNAK - EZPAINETAN ODOLA
Skakeitan taldeak iada bazuen abestia egina eta igota, baina konfinamentuan berriro egin dute bakoitzak bere etxetik, eta jende gehiago elkartu dituzte: Pello Reparaz (Zetak), Izaro Andres , Eider eta Markel (Nøgen) , Aiora (Zea Mays) , Ane (Sua) , Sara Zozaya, Xabi Bandini , Gary (Dupla) Juanjo (Ezpalak) eta Gartxot (Madeleine, Grises).
AIALA SUSPERREGI
Queen + Adam Lambert - 'You Are The Champions' (New Lockdown version! Recorded on mobile phones!)
You are the champions
Queen taldearen “We are the champions” famatuaren moldaketa Adam Lambert-ekin batera, lehen fila lanean ari diren pertsona guztiei zuzendua.
IGONE ETXABE
Nueva Era - Eutsiko Dut
ALAIN DE LOS MOZOS
‘En Tol Sarmiento’ musika taldeak 'Logela Honetan' abesti berria aurkeztu du!
‘En Tol Sarmiento’ musika taldeak 'Logela Honetan' abesti berria aurkeztu du!
Itxialdi honetan, musika talde askok abestiam aterazen ari dira, haien musikaz disfrutatzeko . Eta adibidez, En Tol Sarmiento, edo ere hobe ezagututa ETS , taldeak abesti polit bt atera du, Logela ‘Honetan izenekoa’ . Abestia erreferentzia egiten du, Koronavirusarengatik pasatzen ari garen situazioa.
Abestiaren versio akustikoa da, bideo-kliparekin egin dute. Baina bideo-klipa etxean egin dute.
Jende asko gogoak ditu kontzertuetan entzutea baina urte hontan seguruenik ez direla kontzertuak egingo.
IRATI CINTERO
ESKERRIK ASKO!
Martxo arraroa, desberdina agurtu berri dugu: ia egun batetik bestera ikastetxeak itxi, haurrak etxean, lan egiteari halabeharrez utzi behar izan dionak, etxean (eta aldiz, lanera joatea behartuta dagoena, lanera), aiton-amonak ia noiznahi ikustera joatetik, bideo-deiak aldiro egitera, beharrezkoak ditugun erosketak zer, noiz eta nola egin birritan pentsatzera… nork pentsatuko zuen duela egun batzuk hain ñimiñoa den zerbaitek halako ondorioak ekarriko zituela, ezta?
Apirilean zehar ere jende asko eskertu beharko dugu, eta berebiziko esfortzu eta lana egiten ari diren lagun asko ditugu denok inguruan, guk beharrezkoa dugun guztia izateko: dendariak, osasun langileak, garbitzaileak, baserritarrak, txoferrak, suhiltzaileak, etxean geratzen direnak… hainbeste dira…
Badu bere alde ona egoera arraro honek: ikus daitekeen elkarren arteko babesa eta elkarlana. Segi dezagun ba, denen artean lortuko dugu-eta!
Animo denoi, eta eskerrik asko zuei ere!!
OLATZ AZKUE
Esne Beltzak ‘Agurrik ez’ kantaren bertsio
berria grabatu du etxetik
Oreka TX-ekin batera grabatu zuen lehenik 2016an Esne Beltzak
argitaratu zuen ‘Esna2’ albumaren parte bezala. Jon Garmendia ‘Txuria’-ren hitzekin
Esne Beltza itxialdiaz baliatu da ‘Agurrik ez’ abestiaren bertsio eder bat
sortzeko. Jon Garmendia ‘Txuria’ da letragilea, beste kantu askotan bezala,
eta Gaizka Peñafiel ere bidelagun izan dute proiektu txiki honetan,
etxean grabatutako bideoa editatzeko garaian.
Preso bizi direnen azalean jarri da Xabi Solano bere ahotsarekin.
«Badira noiz aterako diren ere ez dakitenak, urteak joan, urteak etorri
, metro gutxi batzuetan lotuta bizi direnak. Maite dituztenak ikusi eta
ukitzeko minutu bakan batzuk soilik dauzkatenak, maitasuna gutunez
eta telefonoz bakarrik gozatzeko aukera dutenak. Horiek dira benetako
konfinatuak, euskal preso politikoak, gure bihotz gogoetan aske daudenak»,
azaldu du taldeak.
Kanta originala Esne Beltzak Oreka TX-ekin argitaratu zuen 2016an,
‘Esna2’ diskoaren baitan. Lan horretan Esne Beltzak, bere ibilbidean lehen aldiz,
taldekoak ez diren bi musika ekoizlerekin elkarlanean aritu zen.
Batetik, Lauren Dupuy frantziar ingeniari eta ekoizle ezagunarekin, 2015ean
, eta 2016an Angélique Kidjo-rekin eginiko lanagatik bi Grammy sari irabazitakoa.
Eta bestetik, Jeremie Garat Sohütako gaztea, biolontxelista eta sortzaile euskalduna.
MAIDER ARRARAS
EÑAUT ELORRIETA - HARBIDE ZILAR BAT
Eñaut Elorrietak Fernando Velazquezekin bat egin eta Harbide Zilar Bat argitaratu dute. Jose Luis Otamendiren hitzak musikatuta sortu du kantua Elorrietak. Zumaiako 'Sapere Aude Sinfonietta' orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak hartu dute parte proiektuan.
Isolamendu egoeratik sortutako egitasmoa eta abestia da, baina etorkizunera begira jarrita. Gertakizun hurbilek ispiluaren aurrean jarri gaituzten honetan, irakurketa kritiko batetatik abiatuta, itxaropenari kantatzen diote. Zilarrezko aukerez betetako aro aldaketa honetan, elkartasunean eta mundu hobe baten aldeko ahaleginean jarri nahi dute arreta.
Eñaut Elorrieta abeslari eta kantu egile gernikarrak kantua sortu eta Fernando Velázquez konpositore getxotarrak egin du orkestrazioa, konposizioari orkestra sinfoniko batek soilik eman ditzakeen tinbreak eta testurak emanez.
Zumaiako 'Sapere Aude Sinfonietta' orkestrako 47 musikarik eta Bilboko Koral Elkarteko 87 abeslarik ere parte hartu dute. Musikari eta abeslari bakoitzak bere musika tresna edo ahotsarekin 'Harbide zilar bat' kantuaren partitura eta argibideak jaso ondoren, bakoitzak bere gailuekin grabatutako soinu eta irudiz osatu dute ekimen interesgarri eta hunkigarri hau.
IRAIA ARRARAS
2020(e)ko martxoaren 10(a), asteartea
Bazter txiki bateko sustraiak, erosotasunaren etsaiak Milaka kilometro amets berri baten bila
Hartu zure lekua, berezion munduan Iragana uzteko albo batera Iñurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Bizitzeko garaia orain da Arnasteko unea iritsi da Baldakizu zein den zure ametsik sakonena?
Hartu zure lekua, berezion munduan Iragana uzteko albo batera Iñurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Ametsetan, ametsetan, hamaika urte pasa dira Ametsetan, ametsetan, ametsetan Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera Ametsetan, ametsetan, ametsetan
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Ilargirako bidean ametsetan
Fuente: Musixmatch
Hitzak
Eutsi, borroka bakarrari Izatera heltzeko, zarena zarelako Hutsez, bakar bat gehiago. Nagusit zaitez, zeure lekua baduzu Bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu.
Zuk, zeure kabia hornituz Hitz merke ta txiroez at Jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti. Jakin zuloan topatzen, Barnetik ateratzen, Zeharko, itzuliko, garrasika.
- Eutsi...- - Segi, zuzen bide ertzean
Gaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko Atzera ez begiratzeko. Egunez egun zihur Nahi hura ikusten dugu Ez arduratu, irtenbiderik ez badu.
Ustez jakin badakizu Nolakoa zaren zu Galdetzu gero akabo, mututa, ixilik, zero. Jaklin ezean onartu Uste ere ezin dela Izan, sinestu, aitortu, ezagutu
neretzeko abesti hau oso ona da zeren triste zaudenean jartzen duzu eta animatzen zaiu.Lagunekin nagoenean abesti hau gartzen duguenean far batzuk botatzen ditugu
Jadanik argirik ez da gelditzen
geure arteko baziloie bakarrik
ta hotz egon arren kale kantoietan
hotzik ez dago, ez, gure zanetan.
Gustoren dekotazan praka zaharrak
makintxu egunsentitan ikusi dabez
ordu honetako ixiltasunien
barriek kuadrilakoen artien.
Ta ze ondo sentitzen nazen!
mekago en dos! etxera ni padios.
ez dago hau gelditzerik
ez dago gu gelditzerik
hemendik ez noa.
Gerra gogoa
lagunek ta rock and rolla
san dios kortako!
gure beixek horman gora!
egun bi dire ta
etorten bazara
beste bat ixengo zara.
Joateko ordue heltzen danien
azken bajoie sartzen hasten danien
gorputzek bale esaten dabenien
gaba gogoratzen hasten nazenien.
Ta ze ondo... sentitzen nazen!
mekago en dos! etxera ni pa dios!
ez dago hau gelditzerik
ez dago gu gelditzerik.
Lagunek ta rocka
bueno... bueno...
ta noizepien porrutxu bet
gerra gogoa
lagunek ta rock and rolla...
abesti hau gustatzen zait, zerbait esan behar duzunean pertsona garrantzitsu bati.
Kalera atera ta plazan naiz
Lagunen esperoan
Bostekoa eman ta indartsu sentitzen naiz
Luna agertu zaidan momentuan
Bakarrik ikusi dut mutil bat
Berria omen da herrian
Enuke nahi nik leku berri batean
Adiskiderik izan gabe bizi
Uoo
Batera indartsuago gara
Arazorik baduzu zatoz gurekin
Denok izango gara Baloreak
Irribarre handi hau zuena da
Mila esker benetan
Sor dezagun ba mundu berri bat hemen
Denontzat lekua izango duena
Utz ditzagun gailuak etxean
Ta eraiki txabola bat
Ametsen jaioterria izango da ta
Zu ere ongi etorria izango zara
Uoo
Batera indartsuago gara
Hainbeste gauza esan nahi dizkizut denbora gutxian
Azkeneko urteetan niretzat gorde ditudanak
Iluntasunean zu izan zinen nire egunsentia
Aireratzeko behar nuen haize bolada
Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia
Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean
Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia
Maite zaitudalako nire ondoan
Nagusiegi sentitzen naizenean agertzen zara
Gogoratzeko non dagoen izan ginen umea
Orain arte bidea batera egin dugun bezala
Eskutik helduta sortuko dugu unibertso bat
Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia
Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean
Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia
Maite zaitudalako nire ondoan
Ekaitzaren erdian aterperik onena
Lortu nuen zure besoetan
Momentu zailenetan zein une goxoetan
Hor zaude zu nire alboan
Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia
Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean
Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia
Maite zaitudalako nire ondoan
Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia
Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean
Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia
Maite zaitudalako nire ondoan
HUN-TZA!
Txispa batek sortzen du sugarra
Doinu honen berezko indarra
Ta ez galdu inoiz irrifarra
Barra-barra, heldu gera Itziarra.
Hasi nahasi, horrek zenbat grazi
Gero ikasi eta irabazi
Mila hesi eta mila gezi
Izan berezi, berezi denak merezi!!
Mozkortzeko ez egin zalantza
Ai ai badator gaueko arrantza
Kalimotxoz pasa gera antza
Bilintzi-balantza, hori da triskantza!!
Sentimendu begiraden alde
Esku ta hanka jarri parez-pare
Trikitixa gure dantzan jabe
Hoiek gabe iñundik iñoare!!
Aldapeko
Oskorri
Aldapeko sagarraren adarraren puntan puntaren puntan txoria zegoen kantari.
Xiru-liruli, xiru-liruri, nork dantzatuko ote du soinutxo hori?
Zubiburu zelaieko oihanaren zolan, zolaren zolan, lili bat bada beilari. Xiru-liruli, xiru-liruri, nork bilduko ote du lili xarmant hori?
Mende huntan jasan dudan bihotzeko pena, penaren pena, nola behar dut ekarri? Xiru-liruli, xiru-liruri, zuk maitea hartzazu ene pena hori!
Ongi!
2020(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea
Aukera berriak - En tol Sarmiento
Aukera Berriak abestia "Aukera Berriak" diskoan dago. Album hau En tol Sarmientok 2019an atera zuen. Eta generoa rock-a da.
Horrela da estribilloa:
Puntu bati begira galtzen dugu ingurua
Eta bertan dauden koloreak. Baina bidegurutzeak dira aukera berriak, Dira aukera berriak, Aukera berriak.