2020(e)ko irailaren 29(a), asteartea

Zea Mays

HIRI ERI

1997ko udan 7 kantuz osaturiko maketa grabatu eta urte berean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Sariak bultzada handia eman zien eta Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emateko aukera zabaldu zitzaien. Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten 1998an.

1998ko irailean Gor diskoetxearekin euren lehen diskoa grabatu zuten: Zea Mays. Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen[2]. Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten: Elektrizitatea. Urte hartako Euskal Herriko diskorik onena izan zen, Mondo Sonoro aldizkariaren iritzira. Urte bereko irailean bira bat hasi zuten Holandatik.

2002ko uztailean euren hirugarren diskoa grabatu zuten: Harrobian, oraingoan Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Hori baino lehenago, AEKantuz diskoan Mikel Laboaren kanta baten bertsioa grabatu zuten. 2003ko udan Europatik beste bira bat egin zuten: Alemanian eta Holandan. Urte honetan zehar, hainbat eta hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. 2004an Festimaden jo zuten[3] eta horren ondoren disko berria grabatzeko geldialdia egin zuten. 





 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina