2020(e)ko irailaren 29(a), asteartea

 

AUKERA BERRIAK




www.youtube.com › watch

En Tol SarmientoETS siglaz ere ezaguna— Euskal Herriko ska-rock musikako talde bat da, reggae eta punk-rock doinuak ere sartzen dituena. Arabako Ekora herrian sortu zen, 2005ean. Estudioko lehengo lana Vendimia Seleccionada (2008) grabatu arte, ez zuten benetako bidea aurkitu haize instrumentuekin. 

n Tol Sarmiento Ekoran (Arabako Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez.. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi gitarra, Iñigo eta Kanpi eta bateria atzean Floren. Dena den, Kanpik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean, aldi berean, abesti propioak konposatzen hasi zirelarik.

Arabar Errioxatik kontzertuak ematen hasi zirenean, Bujo tronpeta-jolea ezagutu zuten, bertan izugarrizko eragina izan zuena. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: Ska. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen ‘VendimiaSeleccionada’, sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Ruben Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean ere egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen.

Euskal Herritik eta batez ere Arabako Errioxatik kontzertuz kontzertu ibili ostean, 2012. urtean taldeak lan berria argitaratu zuen, Sonovision Rock Lab estudioetan (Logroño, Errioxa) Dan Diezek grabatuta eta masterizatuta. Hacia la Luna izena hartu zuen 13 abestiz osatutako diskoak, eta Baga-Bigak ekoitzi zuen. Disko horretan izen handiko hainbat musikarik parte hartu zuten, Iñaki Ortiz de Villalbak (Betagarri) eta Enrique Villarealek “El Drogas” besteak beste.

2017ko azaroaren 28an, ETS taldeak Ametsetan diskoa atera zuen. Izan ere, bere jarraitzaile leialei eskerrak eman nahi zieten, 11 urtez eman zieten laguntasunarengatik. Disko horretan "Ametsetan" deituriko abesti bat dago, arrakasta handia izan zuena.[1]


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina