2020(e)ko irailaren 29(a), asteartea

Neguan joan da ta

 

Zea Mays deitzen da taldea, taldearen azkenetariko abestiak: Gaur ni naiz, Atera, zu… Taldearen partaideak: Asier Basabe, Ruben Gonzalez, Iñaki Imaz eta Aiora Errenteria. 


1997ko udan 7 kantuz osaturiko maketa grabatu eta urte berean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Sariak bultzada handia eman zien eta Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emateko aukera zabaldu zitzaien. Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten 1998an.


1998ko irailean Gor diskoetxearekin euren lehen diskoa grabatu zuten: Zea Mays. Mondo Sonoroaldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen[2]. Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten: Elektrizitatea


Azkenik 2002ko uztailean euren hirugarren diskoa grabatu zuten: Harrobian


2010ean aldiz, Era diskoak ikusi zuen argia. Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa da, zuzenagoa eta positiboagoa. Disko honetan azaldu zen berehala arrakasta itzela lortu zuen Negua joan da ta abestia

1 iruzkin: