Zetak musika taldeak 'Zeinen ederra izango den' abesti berria aurkeztu du
Zetak
musika taldeak 'Zeinen ederra izango den' abestia aurkeztu berri du.
Itxialdia zail zamarra izaten hasia da euskaldun askorentzat. Hortaz,
itxialdia eramangarriago egiteko helburuarekin, musika banda nafarrak
itxaropenaren aldeko ereserki bat plazaratu du. Hala, taldearen
zaleek musika bandari bidalitako 9.433 bideoekin bideoklip bat egitea
otu zaie.
Berrogeialdiaren
ondoren kalera irtetea zein zoragarria izango den azaltzen du
abestiak. Ikus-etzunezkoan
itxialdiaren ondorioz gozatu ezin ditzakegun gauzak ageri
dira, hala nola, bidaiak, mendiak, lagunak, eguzkia, besarkadak,
barreak, haizea edota muxuak. Bideo deiei esker, senide zein lagunen
arteko loturak nagusitu dira alde batetik itxialdian, baina bizitzak
eskaintzen dituen gainerako gauzak bertan behera geratu dira.