Dira beraien beste diskoak eta beste kanta asko dituzte.
KANTU BAT
Kantu bat Bulego taldearen single berria da. Bulego taldea 2020an
sortutako musika talde azkoitiarra da. Eskarmentuz beteriko bost
musikariz osaturiko POP taldea. Bulego proiektuaren nortasuna
eraberritzailea da eta aro garaikideko tendentziak ditu erreferente
bai musikalki eta bai proiektua garatzeko ekintzak burutzean.
Spotify plataforma digitalean 8.500 entzuletik gora ditu hilero
eta YouTube kanalean 60.000 ikustalditik gora zenbaten ditu
jada. TOP GAZTEAn, Euskal Herriko talde hoberenetara izatera
iritsi da, Izaro, ZETAk edo Gatibu bezalako taldeekin zerrenda elkarbanatuz.
AUKERA BERRIAK
En Tol Sarmiento (E.T.S.) Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean.18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen; bi kitarrista, Iñigo Etxezarreta eta Ruben Campinun, eta baterian Floren Diaz. Dena den, Kampik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi ziren, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean. Hilabete gutxien ostean, taldea abesti propioak konposatzen hasi zen.
2006 eta 2007 urteren artean Arabar Errioxan kontzertuak ematen hasi ziren, Bujo tronpeta-jolea ezagutu arte. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: ska estiloa. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen Vendimia Seleccionada, sei abestiz osatutako maketa-diskoa.
2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Rubén Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen.
2012. urtean “Hacia la Luna” diskoa grabatu zuten Logroñoko Sonovision Rock Lab estudioetan, Dan Diez-en eskutik. Taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin hasi zen lanean eta aldi berean, E.T.S.-ren abestiak Euskal Herri osotik hasi ziren entzuten. Beste alde batetik, kontzertu asko hasi ziren jotzen Arabar Errioxatik kanpo, zuzeneko indartsu eta alaitsu bat eskainiz.
Bi urte geroago, 2014. urtean, Zure Mundua izeneko hirugarren lana grabatu zuten Usurbilgo Higain Estudioetan, Haritz Harreguyren eskutik. Taldea izena hartu eta jarraitzaile kopurua handituz joan zen.
Hurrengo urtean, 2015ean, Gasteizen ospatutako baina Oiongo San Bizente ikastolak antolatutako Araba Euskaraz egunerako abestia E.T.S.-k konposatu zuen. Urte berean, taldeak Beldurrik ez laugarren lana grabatu zuen SonidoXXI estudioan (Galar , Nafarroa), Javi San Martinen eskutik. Disko motzagoa, soilik euskaraz eta rockeroagoa. Durangoko Azokan aurkeztu eta lehenengo 10 salduenen artean sartu zen.
Bi urteetako bira eskaini ostean, 2017an Ametsetan lana argitaratzen du taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin. Proiektu honek bi atal izango ditu. Alde batetik, 2017ko Gasteizko jaietan 10.000 pertsonen aurrean grabatutako zuzeneko disko bat eta DVDa. Bestetik, taldearen bizitza azaltzen duen 55 minutuko dokumentala. Beraz, Ametsetan lanarekin, ETSk bere 12 urteko historiaren errepasoa egingo du. Taldeak puntu eta jarrai bat iragarri zuen erronka musikal berrietan murgiltzeko asmoz.
Urte bat beranduago, E.T.S.-k 2019ko Herri Urratseko kantua konposatu zuen. Taldea Pello Reparaz produktorearekin lanean hasi zen.
2019ko abenduan En Tol Sarmientok bere seigarren lana aurkezten du, Aukera Berriak (Baga-Biga). Lan honekin taldeak bi urte lehenago iragarritako aldaketa gauzatuko du.
Aukera berriak lan serioa, exigentea, modernoa eta heldua da. Aurrekoekin konparatuz salto kualitatibo bat nabaritzen da, izan ere, produktore batekin lantzen duten lehenengo diskoa da. Hori dela eta, bai musikan, bai letran, detailerik txikiena ezin hobeto zainduta egoteaz gain, taldea estilo berriak probatzera ausartu egin da.
Gaur egun, taldea bere azken lana aurkezten ari da eta Euskal Herrian jarraitzaile gehien mugitzen duen taldeetariko bat bilakatu da.
2020(e)ko urriaren 2(a), ostirala
HEGAN ZETAK:
Abestia Zetak atera duen azkeneko abestia da.
‘Hegan’ izenburua du Zetak taldeak single berria kaleratu du:
Zea Mays deitzen da taldea, taldearen azkenetariko abestiak: Gaur ni naiz, Atera, zu… Taldearen partaideak: Asier Basabe, Ruben Gonzalez, Iñaki Imaz eta Aiora Errenteria.
1997ko udan 7 kantuz osaturiko maketa grabatu eta urte berean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Sariak bultzada handia eman zien eta Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emateko aukera zabaldu zitzaien. Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten 1998an.
1998ko irailean Gor diskoetxearekin euren lehen diskoa grabatu zuten: Zea Mays. Mondo Sonoroaldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen[2]. Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten: Elektrizitatea
Azkenik 2002ko uztailean euren hirugarren diskoa grabatu zuten: Harrobian
2010ean aldiz, Era diskoak ikusi zuen argia. Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa da, zuzenagoa eta positiboagoa. Disko honetan azaldu zen berehala arrakasta itzela lortu zuen Negua joan da ta abestia
BULTZADA
Brigade Loco: Gipuzkoako musika talde bat da, 2017an sortua.Bergara,Hernani etaDeba herrietako kideak ditu. Gehienbatpunk-roka abesten dute, baina baita punk-oia ere.
Nagusiki, Oierren (baxularia) ideia izan zen taldea sortzea, zerbait berria egiteko gogoz. Bere eskutik hasi ziren Mikel (gitarrista) eta Alex (gitarrista), eta taldea guztiz osatzeko, Lander (abeslaria) eta Manex (bateria) sartu ziren.
Hauek dira taldekideak:
Oier: baxua
Mikel: gitarra
Alex: gitarra
Manex: bateria
Lander: ahotsa
Abesti hauek egin dituzte:
Elkarrengaitik
Jaiki Hadi
Sorgina
Jasaten Duguna
Zulo Beltza
Iraultzaren Doinuak
Bizitzaren Lehia
Solo Pero Con Control
Aske Nahi Zaitugu
Aurrera Doa
...
Nik ETSren Logela Honetan abestia aukeratu dut hasko gustatzen zaidalako. Abesti hau konfinamentuan egin zuten gure logelan ginelako. Euskal Herrikoska-rock musikako talde bat da,reggae eta punk-rock doinuak ere sartzen dituena.ArabakoEkora herrian sortu zen, 2005ean. Estudioko lehengo lana Vendimia Seleccionada (2008) grabatu arte, ez zuten benetako bidea aurkitu haize instrumentuekin. Partaideak:
Iñigo Etxezarreta: gitarra eta ahotsa
Ruben Campinun: baxua, ahotsa, eta koroak
Floren Nuela: bateria
Jabier Lucas: tronboia
Ruben Terreros: tronpeta
Zea Mays
HIRI ERI
1997ko udan 7 kantuz osaturiko maketa grabatu eta urte berean Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi zuten. Sariak bultzada handia eman zien eta Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emateko aukera zabaldu zitzaien. Bilboko pop-rock lehiaketan talde euskaldun onenaren saria irabazi zuten 1998an.
1998ko irailean Gor diskoetxearekin euren lehen diskoa grabatu zuten: Zea Mays. Mondo Sonoro aldizkariaren arabera, urte hartako Euskal Herriko 10 diskorik onenen artean zegoen[2]. Kontzertu asko eman ostean, 2000ko martxoan bigarren diskoa atera zuten: Elektrizitatea. Urte hartako Euskal Herriko diskorik onena izan zen, Mondo Sonoro aldizkariaren iritzira. Urte bereko irailean bira bat hasi zuten Holandatik.
2002ko uztailean euren hirugarren diskoa grabatu zuten: Harrobian, oraingoan Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Hori baino lehenago, AEKantuz diskoan Mikel Laboaren kanta baten bertsioa grabatu zuten. 2003ko udan Europatik beste bira bat egin zuten: Alemanian eta Holandan. Urte honetan zehar, hainbat eta hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herrian. 2004an Festimaden jo zuten[3] eta horren ondoren disko berria grabatzeko geldialdia egin zuten.