2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea


 KORONABIRUSA



Kaxixa izeneko talde batek “ koronabirusa” izeneko abestia atera du. 
Aia Perez izeneko neska bat egin du, Irundarra. 

Toki Alai eskolan ikasten dut, lehenengo mailan,
baina orain faltan botatzen ditut lagunak.
Aitak eta biok egin ditugun bi abesti aurkeztu nahi dizkizuet.
Hitzak eta musika nik asmatu ditut eta aitak musika tresnak jo ditu
eta grabaketa egin du, gero denon artean bideoak grabatu ditugu.
Gustatuko zaizuela espero dut eta garai zail honetan zuen
bihotzak alaitzea. Dena ondo aterako da!
Aia P. Irunen 2020 ko apirilaren zazpian.
Mezu horrekin utzi digu abestia Aiak. 

Bere gurasoen laguntzaz bideoklipa egin eta pieza
honekin hartu du parte "Etxean geratuko naiz" lehiaketan.

Nire ustez ez da kalitate handiko abesti bat,
baina ume hain txiki batek egiteko oso oso ondo dago.
Oso kreatiboa da. Pasatzen hari garen gertakera honekin
aurrera jarraitzen animatzen digu. Oso polita da.

NAROA PINGARRON




Maddalen Arzallus eta Iñaki Gurrutxagak”Etxean gaudenoi” jarritako bertsoak.


Maddalen Arzallus eta Iñaki Gurrutxagak “etxean gaudenoi”
bertso hauek egin dituzte.Itxialdia zaila egiten ari da
euskaldunon askorentzat.
Itxialdia eramankorrago egiteko helburuarekin,bi bertsolari
hauek,konfinamenduari buruzko bertso batzuk egin dituzte.

Koarentenan zer gauzak egin ditzazkegun,eta
zer egin ez ditzazkegun azaltzen dizkigute bertso hauen bitartez.
Ezin dugu baloiarekin jolastu,lagunak besarkatu,kalera atera.
Ospitalean daudenak,etxerik gabe daudenak
ez daudela hobeto ere aipatzen dute.
Etxean gauden bitartean,aprobetxatu lasai egoteko
eta bertan dauden pertsonekin gozatzeko.

OIHAN MENDILUZE




SKAKEITAN & LAGUNAK - EZPAINETAN ODOLA 







Skakeitan taldeak iada bazuen abestia egina eta igota,
baina konfinamentuan berriro egin dute bakoitzak bere etxetik, eta
jende gehiago elkartu dituzte: Pello Reparaz (Zetak), Izaro Andres ,
Eider eta Markel (Nøgen) , Aiora (Zea Mays) , Ane (Sua) , Sara Zozaya, Xabi Bandini ,
Gary (Dupla) Juanjo (Ezpalak) eta Gartxot (Madeleine, Grises). 

AIALA SUSPERREGI

Queen + Adam Lambert - 'You Are The Champions' (New Lockdown version! Recorded on mobile phones!)




You are the champions

Queen taldearen “We are the champions” famatuaren moldaketa
Adam Lambert-ekin batera, lehen fila lanean ari diren pertsona guztiei zuzendua.

IGONE ETXABE

Nueva Era - Eutsiko Dut



ALAIN DE LOS MOZOS


‘En Tol Sarmiento’ musika taldeak 'Logela Honetan' abesti berria aurkeztu du!




‘En Tol Sarmiento’ musika taldeak 'Logela Honetan' abesti berria aurkeztu du!
Itxialdi honetan, musika talde askok abestiam aterazen ari dira, haien musikaz disfrutatzeko
. Eta adibidez, En Tol Sarmiento, edo ere hobe ezagututa ETS
,  taldeak abesti polit bt atera du, Logela ‘Honetan izenekoa’
. Abestia erreferentzia egiten du, Koronavirusarengatik pasatzen ari garen situazioa.
Abestiaren versio akustikoa da,
bideo-kliparekin egin dute. Baina bideo-klipa etxean egin dute. 

Jende asko gogoak ditu kontzertuetan entzutea baina
urte hontan seguruenik ez direla kontzertuak egingo.

IRATI CINTERO



ESKERRIK ASKO!

Martxo arraroa, desberdina agurtu berri dugu: ia egun batetik bestera
ikastetxeak itxi, haurrak etxean, lan egiteari halabeharrez utzi behar izan dionak,
etxean (eta aldiz, lanera joatea behartuta dagoena, lanera),
aiton-amonak ia noiznahi ikustera joatetik, bideo-deiak aldiro egitera,
beharrezkoak ditugun erosketak zer, noiz eta nola egin birritan pentsatzera…
nork pentsatuko zuen duela egun batzuk hain ñimiñoa den zerbaitek
halako ondorioak ekarriko zituela, ezta?
Apirilean zehar ere jende asko eskertu beharko dugu, eta berebiziko esfortzu eta lana
egiten ari diren lagun asko ditugu denok inguruan, guk beharrezkoa dugun guztia izateko: dendariak, osasun langileak, garbitzaileak, baserritarrak, txoferrak, suhiltzaileak, etxean geratzen direnak… hainbeste dira…
Badu bere alde ona egoera arraro honek: ikus daitekeen elkarren arteko babesa eta elkarlana. Segi dezagun ba, denen artean lortuko dugu-eta!

Animo denoi, eta eskerrik asko zuei ere!!
OLATZ AZKUE


Esne Beltzak ‘Agurrik ez’ kantaren bertsio
berria grabatu du etxetik
Oreka TX-ekin batera grabatu zuen lehenik 2016an Esne Beltzak
argitaratu zuen ‘Esna2’ albumaren parte bezala. Jon Garmendia ‘Txuria’-ren hitzekin
, presoen azalean sartzera gonbidatzen gaitu kantak.
Gaizka Peñafielek egin du bideoaren edizioa.
Esne Beltza itxialdiaz baliatu da ‘Agurrik ez’ abestiaren bertsio eder bat
sortzeko. Jon Garmendia ‘Txuria’ da letragilea, beste kantu askotan bezala,
eta Gaizka Peñafiel ere bidelagun izan dute proiektu txiki honetan,
etxean grabatutako bideoa editatzeko garaian.
Preso bizi direnen azalean jarri da Xabi Solano bere ahotsarekin.
«Badira noiz aterako diren ere ez dakitenak, urteak joan, urteak etorri
, metro gutxi batzuetan lotuta bizi direnak. Maite dituztenak ikusi eta
ukitzeko minutu bakan batzuk soilik dauzkatenak, maitasuna gutunez
eta telefonoz bakarrik gozatzeko aukera dutenak. Horiek dira benetako
konfinatuak, euskal preso politikoak, gure bihotz gogoetan aske daudenak»,
azaldu du taldeak.

Kanta originala Esne Beltzak Oreka TX-ekin argitaratu zuen 2016an,
‘Esna2’ diskoaren baitan. Lan horretan Esne Beltzak, bere ibilbidean lehen aldiz,
taldekoak ez diren bi musika ekoizlerekin elkarlanean aritu zen.
Batetik, Lauren Dupuy frantziar ingeniari eta ekoizle ezagunarekin, 2015ean
, eta 2016an Angélique Kidjo-rekin eginiko lanagatik bi Grammy sari irabazitakoa.
Eta bestetik, Jeremie Garat Sohütako gaztea, biolontxelista eta sortzaile euskalduna.
MAIDER ARRARAS


EÑAUT ELORRIETA - HARBIDE ZILAR BAT


Eñaut Elorrietak Fernando Velazquezekin bat egin eta Harbide Zilar Bat argitaratu dute. Jose Luis Otamendiren hitzak musikatuta sortu du kantua Elorrietak. Zumaiako 'Sapere Aude Sinfonietta' orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak hartu dute parte proiektuan.
Isolamendu egoeratik sortutako egitasmoa eta abestia da, baina etorkizunera begira jarrita. Gertakizun hurbilek ispiluaren aurrean jarri gaituzten honetan, irakurketa kritiko batetatik abiatuta, itxaropenari kantatzen diote. Zilarrezko aukerez betetako aro aldaketa honetan, elkartasunean eta mundu hobe baten aldeko ahaleginean jarri nahi dute arreta.

Eñaut Elorrieta abeslari eta kantu egile gernikarrak kantua sortu eta Fernando Velázquez konpositore getxotarrak egin du orkestrazioa, konposizioari orkestra sinfoniko batek soilik eman ditzakeen tinbreak eta testurak emanez.

Zumaiako 'Sapere Aude Sinfonietta' orkestrako 47 musikarik eta Bilboko Koral Elkarteko 87 abeslarik ere parte hartu dute. Musikari eta abeslari bakoitzak bere musika tresna edo ahotsarekin 'Harbide zilar bat' kantuaren partitura eta argibideak jaso ondoren, bakoitzak bere gailuekin grabatutako soinu eta irudiz osatu dute ekimen interesgarri eta hunkigarri hau.

IRAIA ARRARAS


2020(e)ko martxoaren 10(a), asteartea


Bazter txiki bateko sustraiak, erosotasunaren etsaiak
Milaka kilometro amets berri baten bila
Hartu zure lekua, berezion munduan
Iragana uzteko albo batera
Iñurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira
Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra
Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera
Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Bizitzeko garaia orain da
Arnasteko unea iritsi da
Baldakizu zein den zure ametsik sakonena?
Hartu zure lekua, berezion munduan
Iragana uzteko albo batera
Iñurrien antzera pauso txikiz aurrera, amestera
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira
Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra
Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera
Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Ametsetan, ametsetan, hamaika urte pasa dira
Ametsetan, ametsetan, ametsetan
Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera
Ametsetan, ametsetan, ametsetan
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira
Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra
Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera
Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Ametsetan, ametsetan hamaika urte pasa dira
Ametsetan, ametsetan galdu genuen beldurra
Ametsetan, ametsetan zure mundutik gurera
Ametsetan, ametsetan ilargirako bidean
Ilargirako bidean ametsetan

Fuente: Musixmatch
Hitzak
Eutsi, borroka bakarrari
Izatera heltzeko, zarena zarelako
Hutsez, bakar bat gehiago.
Nagusit zaitez, zeure lekua baduzu
Bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu.
Zuk, zeure kabia hornituz
Hitz merke ta txiroez at
Jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti.
Jakin zuloan topatzen,
Barnetik ateratzen,
Zeharko, itzuliko, garrasika.
- Eutsi...-
- Segi, zuzen bide ertzean
Gaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko
Atzera ez begiratzeko.
Egunez egun zihur
Nahi hura ikusten dugu
Ez arduratu, irtenbiderik ez badu.
Ustez jakin badakizu
Nolakoa zaren zu
Galdetzu gero akabo, mututa, ixilik, zero.
Jaklin ezean onartu
Uste ere ezin dela
Izan, sinestu, aitortu, ezagutu
- Eutsi...-
- Segi...-
Iturburua: Musixmatch
Konpositoreak: Garazi Zabaleta

Denok zu


Emakumeen eguna
neretzeko abesti hau oso ona da zeren triste zaudenean jartzen duzu eta animatzen zaiu.Lagunekin nagoenean abesti hau gartzen duguenean far batzuk botatzen ditugu




Jadanik argirik ez da gelditzen
geure arteko baziloie bakarrik
ta hotz egon arren kale kantoietan
hotzik ez dago, ez, gure zanetan.
Gustoren dekotazan praka zaharrak
makintxu egunsentitan ikusi dabez
ordu honetako ixiltasunien
barriek kuadrilakoen artien.
Ta ze ondo sentitzen nazen!
mekago en dos! etxera ni padios.
ez dago hau gelditzerik
ez dago gu gelditzerik
hemendik ez noa.
Gerra gogoa
lagunek ta rock and rolla
san dios kortako!
gure beixek horman gora!
egun bi dire ta
etorten bazara
beste bat ixengo zara.
Joateko ordue heltzen danien
azken bajoie sartzen hasten danien
gorputzek bale esaten dabenien
gaba gogoratzen hasten nazenien.
Ta ze ondo... sentitzen nazen!
mekago en dos! etxera ni pa dios!
ez dago hau gelditzerik
ez dago gu gelditzerik.
Lagunek ta rocka
bueno... bueno...
ta noizepien porrutxu bet
gerra gogoa
lagunek ta rock and rolla...

abesti hau gustatzen zait,  zerbait esan behar duzunean pertsona garrantzitsu bati.

baloreak


 BALOREAK

Kalera atera ta plazan naiz
Lagunen esperoan
Bostekoa eman ta indartsu sentitzen naiz
Luna agertu zaidan momentuan
Bakarrik ikusi dut mutil bat
Berria omen da herrian
Enuke nahi nik leku berri batean
Adiskiderik izan gabe bizi
Uoo
Batera indartsuago gara
Arazorik baduzu zatoz gurekin
Denok izango gara Baloreak
Irribarre handi hau zuena da
Mila esker benetan
Sor dezagun ba mundu berri bat hemen
Denontzat lekua izango duena
Utz ditzagun gailuak etxean
Ta eraiki txabola bat
Ametsen jaioterria izango da ta
Zu ere ongi etorria izango zara
Uoo
Batera indartsuago gara


Hainbeste gauza esan nahi dizkizut denbora gutxian Azkeneko urteetan niretzat gorde ditudanak Iluntasunean zu izan zinen nire egunsentia
Aireratzeko behar nuen haize bolada Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia Maite zaitudalako nire ondoan Nagusiegi sentitzen naizenean agertzen zara Gogoratzeko non dagoen izan ginen umea Orain arte bidea batera egin dugun bezala Eskutik helduta sortuko dugu unibertso bat Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia Maite zaitudalako nire ondoan Ekaitzaren erdian aterperik onena Lortu nuen zure besoetan Momentu zailenetan zein une goxoetan Hor zaude zu nire alboan Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia Maite zaitudalako nire ondoan Heldu da garaia, eskertzeko eman didazun guztia Irribarre onenak esnatzen ditugu gaudenean Zurekin batera berriz asmatu nahiko nuke bizia Maite zaitudalako nire ondoan







HUN-TZA! Txispa batek sortzen du sugarra
Doinu honen berezko indarra Ta ez galdu inoiz irrifarra Barra-barra, heldu gera Itziarra. Hasi nahasi, horrek zenbat grazi Gero ikasi eta irabazi Mila hesi eta mila gezi Izan berezi, berezi denak merezi!! Mozkortzeko ez egin zalantza Ai ai badator gaueko arrantza Kalimotxoz pasa gera antza Bilintzi-balantza, hori da triskantza!! Sentimendu begiraden alde Esku ta hanka jarri parez-pare Trikitixa gure dantzan jabe Hoiek gabe iñundik iñoare!!










 Aldapeko

Oskorri



Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Ongi!

2020(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea



Aukera berriak - En tol Sarmiento

Aukera Berriak abestia "Aukera Berriak" diskoan dago. Album hau En tol Sarmientok 2019an atera zuen. Eta generoa rock-a da. 
Horrela da estribilloa: 
Puntu bati begira galtzen dugu ingurua
Eta bertan dauden koloreak.
Baina bidegurutzeak dira aukera berriak,
Dira aukera berriak,
Aukera berriak.

2020(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna




Aurrera eta atzera, ikusi pausu berdinak Errepide zuzen honetan, Marraztutako bidetik isiltasuna Haizearen norabidean. Puntu bati begira galtzen dugu ingurua Eta bertan dauden koloreak. Baina bidegurutzeak dira aukera berriak, Dira aukera berriak, Aukera berriak. Ahaztutako ateak azaltzen hasten dira Euren bila goazenean. Ausardiaren hegoak astinduz hegan, Haizeak laztantzen nau orain. Aldetara begira sentituz ingurua Eta bertan dauden koloreak. Nire bidegurutzeak dira aukera berriak, Dira aukera berriak, Aukera berriak. Margotuko ditugu kolore berriak, Orri zuri batetik ipuin ederrenak. Irekiko ditugu batera ateak, Oihartzunak ekarri ditzala erantzunak... Eta aukera berriak.


TALDEA: HUNTZA
Mendian gora, burua galtzen dut maiz Herriko kaletan sarritan galdu izan naiz. Nork bereizi zituen kultura, lurra sua ta ura? Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura? Aldapan gora, pausorik pauso Aldapan behera, auzorik auzo Gaztainondo ta pago Eskultura arraro, Kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago? Berriro galduta gabiltza, hau da hau marka Ezin da ulertu aurrean daukagun mapa. Euskaldun peto peto bai, baina ardi galduen pare Nahiago det ibili halare, norabiderik gabe! Aldapan gora, pausorik pauso Aldapan behera, auzorik auzo Gaztainondo ta pago Eskultura arraro, Kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago? Aldapan gora... Pausoz pauso... Gora... Aldapan gora... Aldapan gora, pausorik pauso Aldapan behera, auzorik auzo Gaztainondo ta pago Eskultura arraro, Kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago? Aldapan gora, pausorik pauso Aldapan behera, auzorik auzo Gaztainondo ta pago Eskultura arraro, Kaleak edo mendiak...





BALOREAK