2017(e)ko irailaren 21(a), osteguna

 

UDARAKO GAU LUZEAK


Ta zure eskutik kilometroak egin 
Herriaren begietan ospatzerik ikusi
Gose direnen izenean
Batikanoa erortzen ikusi

Ta zure eskutik debekaturikoa egin
Tiroka dabiltzan haurrak jolasetan ikusi 
Preso direnen izenean
Harresiak sutan ikusi

Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak

Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
Zutik gaudenaren seinaleak

Ta zure eskutik beldurrik gabe bizi
Aldaketa bat munduan hil aurretik ikusi
Herri zapalduen izenean
Buruak erortzen ikusi

Ta zure eskutik bidean aurrera egin
Negarrez bizi direnen irribarrea ikusi
Zeruko hodei grisen artean
Argi izpi berriak ikusi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina