2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

                                     ALDAPAN GORA(HUNTZA                                                                                                                                   
                                                                                               
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldekideak ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.
Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti honekin oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei. 
2016ko azaroan Aldapan gora kantuaren bideoklipa kaleratu zuten eta arrakasta itzela izan zuen. 

Musika mota, trikiti, pop eta ska dira.

Taldekideak:
  • Josune Arakistain
  • Uxue Amonarriz 
  • Aitor Huizi
  • Aitzol Eskisabel
  • Inhar Eskisabel
  • Peru Altube

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina