2021(e)ko maiatzaren 21(a), ostirala

 




ALDAPAN GORA    XUBAN PASCUAL

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldekideak ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.

Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti honekin oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei. 2016ko azaroan Aldapan gora kantuaren bideoklipa kaleratu zuten eta arrakasta itzela izan zuen. Abestia 2/4ko konpas sinple batean oinarritua izan arren, trikitixako konposizioetan izan ohi den bezala, pop-rock kutsu nabarmena du sartutako kontrapuntuak direla eta. Durangoko Azokarako Ertzetatik diska atera zuten eta Azokako salduenetakoa izan zen.[2] Diskoa Usurbilgo Higain estudioan grabatu zuten Haritz Harreguyren gidaritzapean.

2017an Japoniaraino joan ziren kontzertuak ematera Ertzetatik Tour izeneko kontzertu biran[3]Lumak izenarekin bi abestitako EP-a atera zuten eta irabaziak Gipuzkoako haur onkologikoen guraso elkartearentzako (Aspanogi) izan ziren[4].

2018an Lasai lasai izeneko EP-a aurkeztu zuten, Zubietako hipodromoan grabaturiko bideoklip eta guzti[5], eta Mafalda eta Tremenda Jauría taldeekin elkarlanean "Zer izan" abestia atera zuten[6]. Urte berean taldeak bigarren disko luzea plazaratu zuen, Xilema izenekoa. EITBko Gaztea! irratiko DIDA saioan aurkeztua izan zen, eta bideoklipa telebistako kate nagusian atera zen. Ondoren kontzertu birari ekin zioten, tartean Argentinan eta Uruguayen ere egon ziren[7], eta 2019an ere luzatu zen bira hau[8]. 2019an bertan Madrilen "Ororea (Orgull)" abestia grabatu zuten Roba Estesa abeslari katalanarekin batera eta bideoa oso ezagun egin zen[9]. 2019ko apirila eta maiatza artean "Buruz behera" abestiaren bideoklipa grabatu zuten Laidan eta Sopelan[10].



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina