2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna























Behe-lainozko egun batez atera ginen portutik
Mastan mila koloredun bandera jarrita zutik
Enbatek eta arrokek jarraitu arren gertutik
Donostia abordatzen aritu gara ordutik

Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen pirata
Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta
Belak zabalduta eta auzolanari tiraka
Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa

Izan gaitezen pirata!

Belak, zabaldu ditugu
Batu ditugu indarrak
Lotu, guregana eta
Aska ditzagun amarrak

Hamar! Batu ditugu indarrak
Lortu! Mundu berri baten mapa

Zatoz zabaldu gaitezen itsaso berrietara
Zatoz itsatsi ezazu zure bandera mastara
Zatoz txalupa euskaldun, parekide honetara
Hamar urteren ondoren gero eta gehiago gara

Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen pirata
Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta
Belak zabalduta eta auzolanari tiraka
Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa

Izan gaitezen pirata!

Belak…

Belak..

Batu ditzagun indarrak
Mundu berri baten mapa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina