"Gure bonba hedakorra". Hala deskribatu du Fermin Muguruza musikariak Black is beltza proiektua. Ez da debaldekoa hitz
hautaketa. Orain bost urte piztu zen metxa. Orduan egin zion Muguruzak Harkaitz Cano idazleari helduentzako
animazio film bat sortzeko proposamena. 1965ean
Iruñeko erraldoiek New Yorkera egin zuten bidaia zen istorioaren abiapuntua, eta desfile hartan erraldoi beltzek
desfilatzeko zuten debekua izango zen garai haren erretratu orokorra eskainiko
zuen lanaren disparadorea. Idatzi zuten gidoia bi sortzaileek, baina zinemarako
bidea bihurritu, eta eleberri grafiko bilakatzea erabaki zuten azkenean. Jorge
Alderete marrazkilari
argentinarrarekin harremanetan jarri, etaBlack is beltza komiki
liburua kaleratu dute orain. Baina leherketa osoaren parte bat baino ez da
hori. Komikia kaleratzeaz gainera, erakusketa ere bilakatu dutelako proiektua
Bilboko Alondegian, eta hitzaldi eta kontzertu zikloa ere antolatu dutelako
haren harira hurrengo asteetarako Bilbon. Komikiaren izen bereko kanta bat ere sortu du propio musikariak: Black
is beltza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina